Perlata, Xiberoots eta Trikidantz Iruñeko Aberri Egunean

Data

24.03.31 - 24.03.31

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Xiberoots taldeko lagunak ‘Beti forman’ bideoklipean
Xiberoots taldeko lagunak ‘Beti forman’ bideoklipean (OIER ARREGI)

Igandean ospatuko da Aberri Eguna, eta EH Bilduk Iruñea zaharrera egin du deialdia ‘Nazioa gara’ lelopean. Egun osoko egitarauaren barnean zuzeneko musikak ere bere tokia izango du, eta arratseko 16.00etatik aurrera Perlata, Xiberoots eta Trikidantz taldek saioak eskainiko dituzte Gaztelu plazan. Musikalki afix koloretsua izango da, punk rock azkarretik reggae erritmo goxoetara, dantzaldi giroan amaitzeko. Emanaldiak doakoak izango dira.

Maule Muffin

Maule hiriko banda geldiezin dabil. Korrikaren amaiera festan aritu dira asteburuan, eta aste honetako beste bi emanaldi garrantzitsu hitzartu dituzte. Larunbat gauez Gazteon Eskutik ekimenean ariko dira Lezon, eta igande arratsez Iruñea zaharrean joko dute. Musikalki reggae giroetan dator taldea, betiere dub edo raggamuffin giroei toki eginez kantuetan.

Kuirpunka

Arrasateko punk harrobi amaigabetik atera den beste talde bat da Perlata. Egun hiruko moduan taularatzen dira, eta Maialen (baxua eta ahotsa), Ane (gitarra eta ahotsa) eta RIP taldean aritutako Txerra (bateria eta ahotsa) musikariek osatzen dute banda. ‘Kuirpunk’ bezala definitzen dute euren musika, eta kantu azkar eta zuzenak jorratzen dituzte emanaldi sutsuetan.

Erromeria

Ituren herritik dator Trikidantz taldea. Erromeria giroak lantzen ditu eta Euskal Herriko kantu ezagunen moldaketekin batera, taldeak berak sorturiko abestiekin osatzen dute kantuen zerrenda. Euskal Herria goitik behera zeharkatzen dute udara bakoitzean, eta dozenaka dira eskaintzen dituzten emanaldiak. Gaualdia girotzeko talde ezin hobea izango da.

Kokapena

Gaztelu plaza
Gaztelu plaza
Iruñea. Nafarroa

Loturak