Psilocybe elkartearen festa asteburuan Hondarribian

Data

23.08.25 - 23.08.26

Lekua

Gipuzkoa - Hondarribia

LIF taldea, 1998 urteko kontzertu batean.
LIF taldea, 1998 urteko kontzertu batean. (KOLDO OTAMENDI)

Hondarribiko Psilocybe elkarteak 30 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko asteburu berezia prestatu dute abuztuaren 25 eta 26rako Hondarribiko Kiroldegiko aparkalekuan. Bi egunetako musika jaialdia izango da, eta hamaika musika talde ariko dira zuzenean, doakoak izango diren emanaldietan. Ostiralez Tzar, Txavvö, Imago 4, Joseba B Lenoir Gang eta Sasquatch taldeak ariko dira zuzenan. Larunbatean, berriz, Bala, The Capaces, Lif, Naica, Horzdun eta Midnight Sinners.

Ezin da Hondarribiko musika eszena ulertu Psilocybe elkartea aipatu gabe. 90. hamarkadan kokatzen da bertako taldeen urrezko aroa, Beti Mugan, Sorotan Bele, The Illusions, Orgasmic Toothpicks edota Dut taldeen sorrerarekin. 1993. urtean sortzen da Psilocybe elkartea eta egindako lanaren emaitza Amute auzoko entsegu lokalak izango dira, bertako musika taldeen gotorlekua eta musika eszenaren mugarrietako bat.

2008an zabalduko zituen ateak Psilocybenea aretoak, zuzeneko emanaldiak eskaintzeko kontzertu gela. 30 urte hauetan guztietan ugariak izan dira bertako hiru entsegu lokaletatik igaro diren taldeak. Era berean, ehunka izan daitezke aretoan burutu diren kontzertuak. Asteburuan ospatuko dute, eta nola ez, zuzeneko musika eta bertako taldeak izango dira protagonista nagusiak.

Abuztuak 25 ostirala

Sasquatch taldea izango da lehen eguneko kartel-burua. Ameriketako Estatu Batuetako Los Angeles hiritik dator honako banda, eta musikalki metala, rocka eta psikodelia nahasten dituzte 70. hamarraldiko eragin zuzenez. Euskal Herrian eskainiko duten emanaldi bakarra izango da honakoa.

Joseba B Lenoir musikaria bandaren laguntzaz ariko da Hondarribian. Aspaldiko partez banda alboan izango du Joseba Baleztenak, bere musika bideari errepaso emateko. Bertako taldeek garrantzi handia izango dute bi egunetan zehar, eta ostiral gauez Imago 4, Txavvö eta Tzar tzaldeak ariko dira zuzenean. Eki Erro musikariak gidatzen du Txavvö egitasmoa, eta rapa eta elektronika ditu zutabe nagusi. Imago 4, berriz, ibilbide luzeko egitasmoa da, non bidean, taldekide aldaketa eta joan etorri askotxo izan dituzten arren, bizirik iraun du.

Tzar taldean, azkenik, musika ibilbide oparoa duten musikariak batu dira, talde berri bat zerotik martxan jartzeko asmoz. Rock eta stoner giroetan datorren lehen biniloa dute aurkezpen txartela, taldearen lehen bi diskoak batzen dituen lan ederra. Kontzertuak 19.00etan hasiko dira.

Abuztuak 26 larunbata

LIF taldearen itzulera nabarmentzekoa izan daiteke larunbateko musika afitxean. 90. hamarraldiaren amaieran abiatu bidea LIF taldeak, estudioko bi disko eta maketa bat kaleratuz zazpi urteko ibilbidean. 2005 urtean desegin zen banda, eta itzulera puntual batzuk izan dituzte gerora, eta Psilocybe elkartearen 30. urteurren hau aitzaki ederra da taldea berriz ere agertokian ikusteko. Rock koordenadetan dator LIF taldea, musikalki erritmo pisutsu eta gitarra gordinen unibertsoan kokatzen da banda, eta zuzenean zanpagailu indartsu bat dira.

Midnight Sinners taldea Balentzia eta Bidasoaldeko musikariak elkartzen dituen banda berria da. Larunbateako beraien lehen emanaldia izango da eta musikalki punk rock eta stoner giroetan datoz.

Horzdun taldeak disko berria ekarriko du besapean, Psilocybenea bertan grabatua. Denboraldi luzea lozorroan igaro ondoren agertokia hartuko dute berriz ere.

Aspaldi ez genuela albistea askorik Naica taldeari buruz, baino ez dute galdu izan nahi musika elkartearen festa. 2012 urtetik martxan, giro elektro-akustikoetan dator banda, pop melodia gozoez. besta giroetan, gauerdian taularatuko da The Capaces taldea.

Abiadura biziko erritmoekin etorriko da Bartzelona banda, Martillo ahots nagusian egurra banatzen.

Jaialdia amaitzeko Galiziako Bala taldearen emanaldia iragartzen da, biko formatuan datorren taldea grungea, punka, stonerra eta rockaren arteko nahasketa arriskutsuaz. Emanaldian "Maleza" diskoa aurkeztuko dute.

Larunbateko kontzertuak 19.45etan hasiko dira, eta 02.30etan amaituko da musika festa

Kokapena

Kiroldegiko aparkalekuan
Kiroldegia
Hondarribia. Gipuzkoa

Loturak