Rebrote, Bilboko Kafe Antzokian

Data

26.05.03 - 26.05.03

Lekua

Bizkaia - Bilbao

Seikote moduan taularatzen da Rebrote taldea zuzenekoetan.
Seikote moduan taularatzen da Rebrote taldea zuzenekoetan. (AYUKEN)

Iñaki Anton ‘Uoho’ musikariak gidatzen duen Rebrote taldea Bilboko Kafe Antzokian ariko da zuzenean asteburu honetan. Guztira bi emanaldi eskainiko ditu, ostiral gauean eta igande arratsaldean.

Lehen emanaldiko sarrera guztiak aspaldi amaitu dira, eta ez dira eskuragarri izango egun berean. Bigarren hitzordua igande arratsez izango da, eta 18.30etan igoko da banda agertokira. Iganderako sarrera bakan batzuk geratzen dira oraindik, eta antzokiaren atari digitalean eskura daitezke 24 euroen truke. 

‘Uoho’

Ibilbide luzeko musikaria da Iñaki Anton ‘Uoho’ gitarra-jotzaile bilbotarra. Platero y Tu talde mitikoan ezagutu genuen 90. hamarkadan zehar, eta gerora Extremoduro taldera batu zen Robe Iniestarekin batera taldearen bizkar hezurra osatuz. Une berean Incoscientes banda osatu zuen bere kantuei bide emateko, bidean bi disko argitaratuz.

Orain Rebrote taldearekin ari da, aro berri honetako sortu duen egitasmo berrian. Musikalki aurretik abiaturiko bideetan sakontzen du ‘Uoho’k, kale giroko rock giroak landuz, gitarra bero eta letra zuzen bezain poetikoekin. Bilboko bi emanaldietan taldearen debuteko diskoa taularatuko dute, 2025 urteko neguan argia ikusi zazpi kantuz osaturiko lana..

Rebrote

Taldeko gidari nagusia eta kantuen sortzaile bakar Iñaki Anton ‘Uoho’ den arren, luxuzko banda bat bildu du bere ondoan estudioko lanetarako eta zuzeneko emanaldietarako, eta seikote bezala taularatuko dira Kafe Antzokiko emanaldietan.

Esperientzia handiko musikariak batu ditu bide berri honetan, tartean, Extremoduro, The Electric Alley, Indomables edota Quaoar bezalako taldeetan ibilitako musikariekin. Horrela, Kafe Antzokia sutan jarriko dute asteburu honetan.

Kokapena

Kafe Antzokia
Done Bikendi kalea
Bilbao. Bizkaia

Loturak

Rebrote

Iganderako sarrerak