Reincidentes, Xiberoots eta Nil Moliner Laudioko San Rokeetan izango dira
Data
26.08.16 - 26.08.28
Lekua
Araba - Laudio

Bozketaren ondoren –aurten 983 laudioarrek parte hartu dute–, 2026ko Laudioko San Roke jaietako kontzertu nagusiak eman dira ezagutzera. Bigarren urtez jarraian, herritarrek zuzenean erabaki dute abuztuaren 16, 27 eta 28an oholtza gainera igoko diren musika taldeak.
Honako hauek izango dira kontzertu nagusiak:
Abuztuaren 16an (igandea), Reincidentes punk rock taldea arituko da.
Abuztuaren 27an (Kuadrilen eguna), Xiberoots talde euskalduna igoko da
Zumalakarregiko oholtzara.
Abuztuaren 28an (Baserritar eguna), Nil Moliner izango da protagonista.
Hala ere, Kuadrilen eguneko musika taldearekin arazoak egon dira. Parte-hartze prozesuan irabazi zuen Sünek eskualdeko beste herri batean jotzeko kontratua sinatuta zuela jakin zutenean, jaietako lan taldeak erabaki bateratua hartu zuen.
Kokapena
Erdigunea
Laudio. Araba