Rosalind Nashashibi eta Gazarekiko loturak, Artiumen
Data
26.06.02 - 26.11.01
Lekua
Araba - Gasteiz

Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak ‘Get Me A Stone’ erakusketa du. Rosalind Nashashibi (Londres, 1973) artistak 2021etik 2026ra bitartean egindako margolanak osatzen dute. Era berean, ‘Occupation of The Inner Life’ (2026) filma dago ikusgai bakarkako erakusketa honetan.
Bertan bildutako lanek islatzen dute artistak Gazako Zerrendako egungo egoerarekin duen lotura afektibo eta politikoa. A1 aretoan dago ikusgai azaroak 1era arte.
Musean egun aurkitu daitezkeen beste erakusketa batzuk: Raisa Álava (Zuaza, 1990) artista arabarrak ilustrazioarekin eta argitalpen-prozesuekin lotutako praktikei buruzko aurkezpen-zikloa (urriak 18ra arte, A01 gunean) eta bilduna iraunkorra.
Kokapena
Artium Museoa
Gasteiz. Araba