Rudelari eguna, Gernikan
Data
25.11.22 - 25.11.22
Lekua
Bizkaia - Gernika

Urtero legez, Rudelari Eguna ospatuko da azaroaren 22an Gernikan. Honakoa hamahirugarren edizioa izango da eta, Gerniska Rudelari taldeko kideen ekimenez, reggae, ska, eta jamaikar giro beroak maite dituztenentzako galdu ezinezko hitzordua izango da.
Egun osoko egitaraua prestatu dute, non hamaika ekintza egingo dituzten eguerditik gauera bitartean. Disko aurkezpena, Sound systema, herri bazkaria eta zuzeneko musika izango da menuaren parte.
Astra gunean ospatuko da kontzertu nagusia, non Arratians eta Smooth Beans ariko diren zuzenean 22.00etatik aurrera. Ez da aurre salmentarik egongo, kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago erosi ahalko dira sarrerak 12 euro ordainduz.
Disko aurkezpena
Goizean, Euskal Herriko reggae munduko 16 eragile desberdinek elkarlanean argitaratu duten ‘Azkar, eder eta zikin’ Sustraian Recordsen abestien bilduma berria aurkeztuko da Pasilekuan.
Ondoren, Sound System ibiltaria txanda izango da herriko taberna eta kaleetatik, 15.00etan baSKAriaz gozatzeko Aterpe tabernan.
Agoteak
18.00etan piztuko dira anplifikadoreak Aterpe tabernan, eta oholtzaren gainean Agoteak taldea ariko da zuzenean, Donostialdeko musikari arituez osaturiko egitasmo berria.
Lehen diskoa kaleratu dute egunotan, musikalki, Jamaikako roots reggae musika oinarri.
Arratians eta Smooth Beans
22.00etan Astran kontzertu nagusia burutuko da Arratians eta Smooth Beans taldeen emanaldiarekin. Arratians taldea MG Bandaren oinordekoak dira, eta musikalki reggae goxoari eusten diote. Bigarren taldea Kantabriatik datorren ibilbide luzeko Smooth Beans izango da. Reggae munduan erreferentzia zuzena dira, urte batzuk lozorroan izan eta gero, berriz ere agertokietan bueltan.
Kontzertua amaituta, Reggae Soul Brother selektore nafarrek borobilduko dute gaualdia Zeppe tabernan egingo den musika pintxadan.
XIII. Rudelari eguna
13:00. ‘Azkar, eder eta zikin’ Sustraian Recordsen LP aurkezpena Pasealekuan.
13:30. Poteo Sound System Arranotik hasita.
15:00. BaSKAria Aterpen.
19:00. Agoteak taldea Aterpe tabernan
22:00. Arratians eta Smooth Beans Astra gunean
01:00. Pintxada: Reggae Soul Brothers, Zeppe tabernan.
Kokapena
Astra
Astra
Gernika. Bizkaia