Rüdiger, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan

Data

23.05.26 - 23.05.26

Lekua

Gipuzkoa - Elgoibar

Rudiger banda
Rudiger banda (Rudiger )

Elgoibarko Sinuöse musika elkarteak Rüdiger taldearen emanaldia antolatu du maiatzaren 26rako, ostiral gauerako. Emanaldia Kultur Etxeko Soto dotorean ospatuko da gaueko 23.00etatik aurrera, eta sarrerak 5 euroko balioa izango du. Sotoko atean izango dira eskuragai, 22.30etik aurrera. Ez da online salmentarik izango.

Felix Buff gidari

Felix Buff musikariak gidatzen duen musika egitasmoa da Rüdiger. Willis Drummond taldeko bateria-jotzailea izateagatik da ezaguna gureann Felix Buff, baino talde askoren laguntzaile aritu da urteak atzera ere, Joseba Irazoki eta Lagunak, Rafa Berrio, edo Joseba Lenoir Gang taldeetan ibili edo ibiltzen da esaterako.

Rüdiger egitasmoa konfinamendu garaian sortu zen, bere buruan zituen kantu zirriborro batzuk gitarra akustikoarekin kantu bilakatzean. Gerora etorri zen ‘Before It’s Vanished’ diskoaren grabaketa Johannes Buff anaiaren estudioan, eta diskoa aurkezteko zuzeneko kontzertuak, biko eta banda formatuan.

Azkenaldian, azken formatu honetan taularatzen ari da, eta lehen diskoko kantu biluziak ederki jantzi ditu bandaren babesean. Haserako arima galdu gabe, kantuak bestelako giroetara bideratu ditu Nafarroako Bera herrian bizi den musikari ipurterreak. Musikalki, folk eta pop giroak nagusi dira debuteko lanean.

Kultur Etxeko Sotoan eskainiko duen emanaldian banda formatuan ariko da Rüdiger, eta Joseba Irazoki (gitarra), Mikel Sanchez (Bateria), Antoine Philippe (Baxua), eta Vincent Bestaven (Teklatua) izango ditu agertokian lagun Felix Buffek.

Kokapena

Kultur Etxeko Sotoa
Kultur Etxeko Sotoa
Elgoibar. Gipuzkoa

Loturak