Ruper Ordorika, Bilboko Kafe Antzokian

Data

25.12.20 - 25.12.20

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Mugalariak izango ditu lagun Ruperrek agertoki gainean.
Mugalariak izango ditu lagun Ruperrek agertoki gainean. (RUPER ORDORIKA)

Urtero legez, Ruper Ordorika eta Mugalariek Bilboko Kafe Antzokiko agertokia hartuko dute abenduaren azken egunetan. Gabonen inguruan emanaldi berezi bat eskaini ohi du Oñatiko musikariak etxea duen aretoa bilbotarrean, eta aurten abenduaren 20 gauean izango da hitzordua. B

ere musika bidea errepasatuko du emanaldi honetan, eta lehen diskoko kantuekin batera, aurten kaleratu duen ‘Lurra ukitu barik’ disko berriraino egingo du bidaia, tartean, aspaldi jo gabeko kanturen bat berreskuratuz ere. Kontzertu honetarako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko, eta ez da aukerarik izango egun berean leihatilan erosteko.

Kafe Antzokia

Lotura estua du Ordorikak Bilborekin, eta bide horretan, Kafe Antzokiarekin. Aretoa 1996 urtean zabaldu zenetik kontaezinak dira Ruperrek bertan eskainitako emanaldiak. Mugalariak lagun, bakarka, Sarrirekin… kontaezinak dira saioak.

Ez hori bakarrik, bere bide diskografikoan garrantzi handia duen lekua da, bertan, zuzeneko bi disko grabatu dituelako. Lehen zuzenekoa ‘Hamar t’erdietan 10.30 p.m. Zuzenean - Kafe Antzokia’ izenpean ikusi zuen argia CD eta DVD eran 2007 urtean.

Bigarrena ‘Kafe Antzokian’ izenpean argitaratu zen soilik, 2018 urteko abenduan eskainitako emanaldiko audio grabaketa 2019 urtean Elkar diskoetxearen babesean argitaratuz.

Beraz, Ruper zaleek galdu ezineko hitzordua izango da larunbatekoa. Emanaldian Mugalariak banda izango ditu alboan, azken urte hauetan guztietan alboan dituen musikari arituak, eta Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biola), Fernando ‘Lutxo’  Neira (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria) igoko dira agertokira Ruperrekin batera.

Lurra ukitu barik

Urtea amaitzeko beste bi emanaldi eskainiko ditu musikariak Mugalariak lagun, non ‘Lurra ukitu barik’ disko berriaren aurkezpenak izango diren. Abenduaren 23an Arrasateko Amaia antzokian ariko da zuzenean astearte arrastez, eta abenduaren 27an Azkoitiko Baztartxo aretoan itxiko du urtea. Bi emanaldi hauetako sarrerak eskuragai daude oraindik.

Kokapena

Kafe Antzokia
Done Bikendi kalea
Bilbo. Bizkaia

Loturak