Sama Abdulhadi, Octave One eta Helena Hauff, Dantz jaialdian
Data
25.08.29 - 25.08.30
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Dantz Festival nazioarteko musika elektronikoko jaialdia hasi da abuztuaren 29 eta 30ean Donostian ospatuko duen 9. edizioko iragarpenak egiten: Octave One estatubatuarrak, KiNK, Sama Abdulhadi palesintarra, Surgeon edo DJ Hell ariko dira aurtengo jaialdian.
Sama Abdulhadi Palestinako eszena elektronikoko ahots artistikoa da, erresistentzia eta askatasunaren ikur bihurtua. Octave One Detroit-eko bikotea eta techno klasikoaren figura garrantzitsua da, zuzeneko analogiko indartsu eta erritmoz beteengatik ezagunak. KiNK bulgariarra mundu mailako zuzeneko artistarik laudatuenetako bat, bere energia eta sormenagatik. Helena Hauff (Alemania), Golden Pudel-eko ohiko egoiliarra eta Europako elektro,
EBM eta post-punk soinuaren erreferentea da. DJ Hell (Alemania), techno alemaniarraren legenda bizia da, abangoardian hamarkadak daramatzana. Eta, azkenik, Surgeon techno britainiarraren aitzindaria da, soinu industrial eta dub technoan eragin handia izan duen ikuspegi sofistikatuarekin.
Antolatzaileen arabera, Dantz Festival «kalitate artistiko paregabea» duen jaialdia izango da, izan ere, Octave One estatubatuarrak, KiNK, Sama Abdulhadi palesintarra, Surgeon edo DJ Hell bezalako artistak kartel berean ikustea ez baita ohikoa.
Horiez gainera, euskal eszenaren eta hurbileko Estatuko espainolekoaren ordezkariak ere izango dira jaialdian. Etxetik Borja S (Bilbo), Celia Carrera (Iruñea), Irune Muguruza (Irun), Koldo Intermusic (Donostia), Obrium (Iruñea), Bitter Ama (Iruñea) eta Zatibi (Azkoitia) ariko dira. Eta jaialdian izango dira baita ere Baldman (Madril), Rec_Overflow (Madril), Hugo (Castro Urdiales), Nelli (Castro Urdiales) eta Ladrillovich (Valentzia).
Miramongo anfiteatroa izango da jaialdiaren bihotza. Espazio honek, Miramongo ikono den anfiteatroa (Main Stage) eta goiko frontoia (Dantz Radio Stage) barne hartzen ditu, eta larunbateko jardunaldian bi eszenatoki izango ditu, elektronika esperimental eta sentsorialetik hasi eta kluberako erritmo indartsuetaraino. Ostiraleko jardunaldian, oraingoz, eszenatoki nagusia (Main Stage) erabiliko da.
«Dantz-ek bere proiektu kultural guztietan jasangarritasunaren balioa azpimarratzen duenez, edizio honen antolakuntzean Dantz Festival espazio bakarrean kontzentratzea erabaki du, hirian hainbat eszenatokik sor ditzaketen hondakinak murrizteko asmoz», esan dute.
Jaialdiko abonuak (abuztuak 29 eta 30-erako) salgai daude jaialdiaren webgune ofizialean.
Jaialdiaren astean zehar, musika sektorearen garapenera bideratutako jarduera paralelo profesionalak ospatuko dira. Dantz Academy-rekin prestakuntza jardunaldi bat eta networking saio irekiak antolatuko ditu, artistak, kultura-kudeatzaileak, ikasleak eta profesionalak biltzeko.
Azkenik, Dantz-ek bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi du herri palestinarrarekin, «hamarkadetan zehar okupazioa, terrorismoa, desplazamendua eta indarkeria pairatzen ari den herriarekin». Palestina libre baten aldeko deialdi globalarekin bat egiten du, «giza eskubideen errespetuaren eta bere biztanle guztientzako bake eta duintasunarekin bizitzeko eskubidearen alde».
«Musika, erresistentzia eta adierazpen moduan, arteak askatasunari ahotsa emateko tresna indartsua izan daitekeela gogorarazten digu. Bederatzigarren edizio honetan, harro gaude Sama Abdulhadi-rekin batera ahots hori entzuteko aukera izateaz», nabarmendu dute.
Kokapena
Miramongo anfiteatroa
Pakea Plaza, 22
Donostia. Gipuzkoa