STR Romoko jaietan

Data

25.08.09 - 25.08.09

Lekua

Bizkaia - Getxo

STR taldeak ‘Grabitatea une batez’ diskoa aurkeztuko du Erromon.
STR taldeak ‘Grabitatea une batez’ diskoa aurkeztuko du Erromon. (STR)

Romoko jaiak martxan dira, eta musika eskaintza oparoa prestatu dute herriko gune eta txoko ezberdinetan. Pasa den asteburuan hasi ziren jaiak, eta dagoeneko emanaldia eskaini dute Itziarren Semeak, eta oraindik geratzen dira jai egun batzuk. Abuztuaren 7an KOP, Arene 6 edota Radiocrimen taldeek joko dute, eta 8an, Mefritos and the Gimme Cheetos, Addar eta Nonbait erromeriaren txanda izango da. Azkenik, abuztuaren 9an, larunbatez, STR eta Erromepunk taldeak ariko dira zuzenean gaueko 21.00etatik aurrera Dolores Ibarruri plazako eszenatokian, eta doako emanaldian.

STR

Musika ibilbide ezberdineko kideak batu ziren STR taldearen sorreran, beti ere, musikalki beste leku butzutara bidaiatzeko asmoz. Atzera begira rock, pop, rap eta metal giroetan aritu ziren bestelako musika egitasmo batzuetan, eta STR taldearekin experimentazio eta musika jolasa izan dute helburu, beti ere, elektronika abiapuntu. Izan ere, taldean izandako aldaketek eragin dute erritmoetan, eta Danae Riaño abeslari eta baxujotzaile berria taldean sartzearekin batera, bide berriak zabaldu dira bandan, funk eta pop melodiak nagusituz azken kantuetan, haserako bideari muzin egin gabe.

Esandakoaren adibide argiena ‘Grabitatea une batez’ diskoan topa daiteke, taldeak estudiotik atera duen kantu sorta berrian. Gazteak indarrez datoz, eta musikalki gauza berriak proposatzen ari dira, gure musika eszena aberastuz eta koloreztatuz. STR taldea hor kokatu daiteke, aurretik egindakoari uko egin gabe, baino beti ere territorio berrietara bidaiatzeko asmoz. Egun, Iker Villa (ahots nagusia), Danae Riaño (ahotsa eta baxua), Xabier Bengoa (gitarra), Lander Campos (bateria eta programazioa) eta Oihan Moreno (sintetizadorea eta programazioa) dira STR, eta horrela taularatuko dira Romoko emanaldian. 

Gaualdia Erromepunk taldeak borobilduko du, eta izenari so eginez, punk eta rock erako kantu ezagunekin osatuko dute zuzeneko kantu zerrenda.

Kokapena

Dolores Ibarruri plaza
Dolores Ibarruri plaza
Getxo. Bizkaia

Loturak