Sua eta Ziraun Lekunberriko Printzan

Data

24.05.11 - 24.05.11

Lekua

Nafarroa - Lekunberri

Sua taldeko lau musikariak.
Sua taldeko lau musikariak. (SUA)

Sua eta Ziraun taldeek indarrak batuko dituzte Lekunberriko Printza gune auto-gestionatuan kontzertua eskaintzeko. Maiatzaren 11 gauean izango da hitzordua, eta bi talde gazte zuzenean ikusteko aukera izango da 22.30etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira Printza gunean emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Sua

Azken hilabetean entsegu lokalean eman ditu Sua taldeak. Apenas eskaini dituzte kontzertuak gurean, baina otsailean Alemanian izan zen banda The Baboon Show taldeari emanaldiak zabaltzen bost kontzertuko bira txikian. Udara begi-bistan den honetan, zuzeneko emanaldiak areagotuko ditu Jatabe Maruriko lauko bandak, eta bide horretan, Lekunberrikoa izango da lehena. Emanaldian taldearen diskografia errepasatuko dute, estudioko azken diskoa duten ‘Gorde genituen beldurrak’ diskoan sakonduz. Izan ere, Ekaina beroa izango du taldeak eta Oñati, Igorre, Andoain, bisitatuko dituzte, uztailean Iruñean eta Markina-Xemeinen izango dira.

Ziraun

Emanaldian Ziraun taldea izango dute lagun, Gernika-Lumoko rock talde berria. 2022an sortu zen banda, urtebete beranduago ikusi zuen argia ‘Bizitza Baten Zirriborroa’ kantua, taldearen aurkezpen txartela. Boskote moduan taularatzen den taldeak rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko abesturiko kantuetan. Pasaden urteko abenduan ikusi zuen argia taldearen iraupen luzeko lehen diskoak ‘Argitik’ izenpean, non Lide Hernando eta Moonshine Wagon taldeko musikarien laguntza izan zuten bi abestietan.

Kokapena

Printza
Aralar kalea
Lekunberri. Nafarroa

Loturak