Süne, Donostian eta Amurrion
Data
26.08.13 - 26.08.14
Lekua
Araba - Amurrio

Josune Arakistain musikariak gidatzen duen Süne egitasmoak bi emanaldi eskainiko ditu asteburu luze honetan. Ostegun gauez Donostiako Aste Nagusian ariko da banda, eta Sagues guneko agertoki handian joko du 23:45tatik aurrera. Ostiralean, berriz, Amurrioko jaietan izango da hitzordua, Juan Urrutia plazan 00.00etan. Bi emanaldiak doakoak izango dira. Abuztuan beste emanaldi bat eskainiko du taldeak, eta 23an Elgoibar herriko jaietan ariko dira.
Amaineman
Disko bakar bat nahikoa izan du Sünek Euskal Herriko musika eszenaren lehen lerroan kokatzeko, eta bide horretan ugariak izan dira azken bi urte hauetan eskaini dituen emanaldiak. Huntza taldearen azken aroan sortu zuen Josune Arakistain musikariak Süne egitasmoa, buruan zituen melodia batzuei bide eman nahian. Kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen lehenik eta 2024 urteko neguan iritsi zen lehen disko luzea, ‘Amaineman’ izenpean, Balaunka diskoetxearen babesean argitaratu zuen lan koloretsua.
Trikia eta elektronika
Izan ere, berezko nortasuna duen doinu koktelera erakargarria sortu du Itziar herriko musikariak, trikitixa tradizionala eta erritmo elektronikoak uztartuz kantu dantzagarri eta alaietan. Talde era berriaz taularatzen da azken garaian Süne, kontzertuetan boskote bezala taularatuz. Josune bera trikiaz eta ahots nagusiaz arduratzen da. Baxu jotzaile lanetan Iñaki Mujika dago egun, eta gitarretan Danae Riaño. Ander Zulaikak jotzen du bateria eta DJ mahiaren atzean Greta Ch'aska aritzen da, elektronika lanabesetan. Zuzenekoetan diskoa goitik behera errepasatzen du bandak, eta ez dira falta Huntza garaiko kantu batzuk, ez eta zenbait bertsio ere.
Kokapena
Juan Urrutia plaza
Juan Urrutia plazan
Amurrio. Araba