Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot, ZEIDFEST Gaztean
Data
25.04.05
Lekua
Bizkaia - Barakaldo

Laugarren urtez itzuliko da ZEIDFEST Gaztea. Musika, dantza eta ikuskizun ezberdinak bilduko dituen jaialdian, euskal eszena musikaleko izen handiak izango dira protagonista. Hala esan dute antolatzaileek.
Aurrez iragarritako Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele gogoan (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik) zuzenekoez gain, jaialdiaren kartela are gehiago aberastu da. Honako izen berriak gehitu dira: Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot.
Zuzeneko musika emanaldiez haratago, publikoak saio bereziak ere izango ditu eskura, hala nola ‘Atzo da bihar’ (Ken Zazpi-ren diskoaren erreprodukzioa saioa) eta ‘Txanpon baten truke’ (Alaitz eta Maiderren abestien pintxada). Ana Goitia eta Eleder Magoaz gozatzeko aukera ere izango dute ikus-entzuleek.
Zea Mays gogotsu
Zea Mays bilbotarrak lehen aldiz izango dira jaialdian. Taldeko abeslaria den Aiora Renteriaren esanetan «oso pozik» hartu dute gonbidapena. «ZEIDFEST GAZTEAn egotea, jaialdi interesgarri baten parte izatea da, gainera, hemen, Euskal Herrian. Talde internazionalak eta hemengo potenteak elkarrekin egotea plazer handia da guretzat», esan du.
Emanaldi indartsu bat eskaintzen saiatuko direla adierazi du Renteriak: «Barrutik ateratzen zaiguna egingo dugu, gure indar guztiarekin. Jendeak momentu eder bat bizitzea da nahi duguna, barrua ustutzeko erabili dezatela gure kontzertua».
«Gozada bat da musikan dagoen mugimendua ikustea. Hori da herri batek behar duena, musikak jarraitzea, kulturak jarraitzea», esanez amaitu du.
Ate irekiera 11.00etan egingo da, eta jaialdia 12.00etan abiatuko. Urtero bezala, kuadrilla bonoa eta gaztetxoentzako prezio berezia eskuragarri jarriko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat espazio egokitua izango da. Sarrerak webgunean eskuragarri.
Autobus zerbitzua ere izango da. Ondorengo herrietatik irtengo dira: Irun, Errenteria, Donostia, Zarautz, Tolosa, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ermua, Durango, Iruñea, Altsasu eta Gasteiz. Autobus zerbitzuari buruzko informazio gehiago eta txartelak eskuratzeko webgunean.
Kokapena
Bizkaia Arena
Azkue Kalea, 1
Barakaldo. Bizkaia