Talentu Berriak Ganbera Musikan zikloa, Kutxa Fundazioaren eskutik

Data

25.02.13 - 25.05.15

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Zortzi kontzertu dira denera zikloa osatuko dutenak.
Zortzi kontzertu dira denera zikloa osatuko dutenak. (KUTXA FUNDAZIOA)

Doako zortzi kontzertuk osatuko dute Talentu Berriak Ganbera Musikan zikloaren edizio berria. Ostegunetan da hitzordua, 19.00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6). Sarrera librea da edukiera bete arte.

Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen du Musikene, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera.

Ziklo honen bidez, gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi ditu Kutxa Fundazioak, «Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko. Arteek, humanitateek eta kulturak ezagutzaren eraikuntzan egiten duten ekarpena balioetsi nahi dugu; horregatik, talentu artistikoa sustatu eta babesten dugu, sortzaileen lanari prestigioa emanez, ezagutza indibidualaren eta kolektiboaren sortzaile gisa. Eta hori beraien lana gizarteratuz egiten dugu, pentsamendu kritikoa eta artearen begirada anitza eta zabala garatzeko. Arterik gabe ez dago gizartean aurrerabiderik; eta horiek ezagutarazi gabe ere ezin izango genuke bestelako pentsamendu kritiko bat sortu gazte, sortzaile, familia eta ikastetxeetan», adierazi dute.

Otsailak 13: Aeternum Boskotea

Otsailak 27: Tximermusik

Martxoak 6: Medinukai Ensemble

Martxoak 13: Koira Seitikotea - EGO

Martxoak 20: Emare Hirukotea

Apirilak 3: Kantua

Apirilak 10: Saoko Quartet

Maiatzak 15: Amain Eman

Informazio gehiago webgunean.

Kokapena

Donostiako Orfeoiaren Egoitza
San Juan kalea, 6
Donostia. Gipuzkoa