Tapia ta Leturia banda Usurbilen

Data

25.07.04 - 25.07.04

Lekua

Gipuzkoa - Usurbil

Tapia eta Leturia banda.
Tapia eta Leturia banda. (TAPIA ETA LETURIA)

Uda beroan murgildua da Tapia ta Leturia banda, eta ostiral honetan etxean ariko dira, Usurbil herriko jaietan eskainiko duten emanaldian. Uztailaren 4 arratsean izango da, bertako frontoian, eta 18.00etatik aurrera doakoa emanaldian.

Tapia eta Leturia

Ibilbide luze bezain oparoa du Tapia eta Leturia bikoak. 80. hamarkadan hasi ziren trikitixa eta pandero hutsez, eta erreferentzia bizi bat dira egun trikiti giroetan. Tradizioari eutsiz, giro berrietan sakontzedn jakin izan dute beti, beste leku batera eramanez beraien doinuak etengabeko bilaketan. Izan ere, Joseba Tapia zerbait bada, musikari ausarta da. Beti leku berean izan baino, gustuko izan du territorio berrietan murgiltzea, musika jolasetan oinarrituz norabide berriak.

Banda

Egun, Tapia eta Leturia banda du egitasmo sendoena, eta agertokian 10 musikari ditu alboan. Honakoa da taula gaineko hamaikakoa: Joseba Tapia (akordeoia, trikitixa eta ahotsa), Xabier Berazaluze ‘Leturia’ (ahotsa eta panderoa), Nerea Erbiti, Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe (ahotsak), Ion Celestino (tronpeta), Ibon Irixoa (saxofoia), Amets Aznarez (tronboia), Txus Aranburu (teklatua), Iñigo Telletxea (baxua), eta Iker Uriarte (bateria).

Musika bidea errepasatzen dute formatu bereziko zuzenekoetan, eta bide horretan ez dira faltako, ‘Festarik festa’, ‘Besamotza’, ‘Madrilgo lagunak’, ‘Compostelako erromesa’ edo ‘Eromeria’ bezalako kantuak, hori bai, beste era batean eskainiak, baino beti bezain dantzagarri eta eder. 

Zuzenean

Uda beroa izango du bandak, eta EHZ festibalean eskaini berri duten emanaldia gogoan oraindik, Uztailean Usurbilen Araman, Añorgan eta Lakuntzan ospatuko den Hatortxu Rock jaialdian ariko dira. Abuztuan, berriz, Altzo, Burlata, Azkoitia eta Ortzaize bisitatuko dituzte. 

Kokapena

Frontoia
Frontoia
Usurbil. Gipuzkoa

Loturak