Thalia Zedek Euskal Herrian
Data
25.10.25 - 25.10.25
Lekua
Bizkaia - Markina - Xemein

Ameriketako Estatu Batuetako Thalia Zedek musikari eta abeslaria Euskal Herrian izango da zuzenean Europa zaharretik zehar egiten ari den biraren barnean. Urriaren 25 gauean Markina - Xemeingo Uhagon Kulturgunean ariko da zuzenean, non Izaki Gardenak banda izango duten afitxean lagun. Igande arratsez, berriz, Bilboko Kafe Antzokian izango da hitzordua, Kutxa Beltza gunean. Thalia Zedek musikariak bere banda izango du ondoan bi emanaldi hauetan.
Thalia Zedek
Washington D.C. hirian jaio zen Thalia Zedek 60 hamarraldiaren haseran, nahiz eta nagusiki Boston hirian burutu duen bere musika bidea. 18 urterekin White Woman banda osatu zuen, eta geroztik, ez da agertokitik jeitsi. Dangerous Birds, Come, Live Skull edota E bezalako musika egitasmoetan ibili izan da urteak atzera, egun bere izenpean arituz banda bat lagun. 40 urteko musika bidea burutu du, eta A.E.B.-tako underground indie rock musika eszenan izen erreferentea da. Euskal Herrian ere baditu zaletuak, eta urte hauetan guztietan egin dituen kontzertu birak gurean izan dira sarri. Izan ere, duela zenbait urte Anari bandarekin aritu zen zuzenean bost kontzertuko bira txikia eginez. Bira horren emaitza, Bide Huts zigiluaren babesena kaleratu en bi kantuz osaturiko binilo txikia izan zen, non Anarik Thaliaren ‘Ladder’ kantua grabatu zuen, eta Thalia Zedek ‘Harriak’ kantua moldatu zuen ingelesez.
Markina-Xemein eta Bilbo
Larunbat gauez Markina-Xemeinen ariko da zuzenean banda, eta Izaki Gardenak izango dute lagun. Emanaldi honetarako sarrerak 7 euroko balioa izango dute, eta kulturguneko bazkideek, berriz, 5 euroren truke ikusi ahal izango dute emanaldia. Igandean Bilboko Kafe Antzokian ariko da banda 19.00etatik aurrera. Sarrerak aurrez 15 euroren truke eskuratu ahal dira, eta tokian bertan erosiz gero 18 euro ordaindu beharko dira. Hauek izango dira Thalia Zedek bandak bira honetan zehar gurean eskainiko dituzten emanaldi bakarrak.
Kokapena
Uhagon kulturgunea
Uhagon
Markina - Xemein. Bizkaia