The Skatalites Donostian

Data

25.06.15 - 25.06.15

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

The Skatalites taldea sortu zenetik 60 urte baino gehiago igaro dira.
The Skatalites taldea sortu zenetik 60 urte baino gehiago igaro dira. (THE SKATALITES)

The Skatalites taldea Euskal Herrian izango da asteburuan mundu mailan burutzen ari diren biraren barnean emanaldi bakarra eskainiz gurean. 60 urte baino gehiago daramatza bandak agertoki gainean, eta oraindik ere ikuslegoa dantzan jartzeko gai dira ska, reggae, rocksteady eta bestelako giro bero eta dantzagarriak lagun. Ekainaren 15eko arratsean Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean ariko dira zuzenean Steady Rockets talde bizkaitarrak zabalduko duen jaialdian. Ateak 20.00etan zabalduko dira, eta oraindik orain geratzen dira sarrera batzuk emanaldirako. Aurrez erosiz gero 25 euro ordaindu beharko dira donostiakultura atari digitalean. Aretoan bertan 30 euroko balioa izango dute sarrerek.

1964 urtetik

The Skatalites Kingstonen, Jamaikan, 1964an sortutako musika taldea da. Ska musikaren aitzindari eta sustatzaile nagusiak izan dira, eta zalantzarik gabe erreferentzia zuzen bat izan dira mundu osoan zehar musika era hau jorratu izan duten talde askorentzat ere, baita Euskal Herrian ere. Potato, Akatz, Bilbomatiks, Skabidean eta Xiberoots bezalako taldeentzat eragina izan dira, zalantzarik gabe, eredu bat. Taldeak kantu ederrak sortu ditu bidean, eta ugariak izan dira ere egin dizkieten bertsioak eta moldaketak. ‘Man In The Street’, ‘Guns of Navarone’, ‘Ska, Ska, Ska’ izan daitezke kantu ezagunetariko hiru, baino taldearen diskografia oparoa bezain luzea da. Taldekide aldaketa ugari jasan izan dituzte urte hauetan guztietan, baino taldearen izaerak ez du aldaketarik izan, sustraiei tinko, ska, rocksteady eta reggaean sakondu dute mila koloreko kantu dantzagarrietan.

Steady Rockets 

Steady Rockets taldeak zabalduko du gaualdia, Bizkaitik datorren reggae, ska eta rocksteady bandak ‘Reggaean Jarrai’ disko bilduman ezagutu genituen ‘Eperra’ abestiaren moldaketa beroarekin, eta 2022an sarean zintzilikatu zuten disko txikiari esker. Euskal Herriko reggae eta ska eszena berritzera datorren talde gaztea da honakoa.

Kokapena

Intxaurrondo Kultur Etxea
Intxaurrondo Kultur Etxea
Donostia. Gipuzkoa

Loturak