Tremenda Jauria, Errenterian

Data

26.02.21 - 26.02.21

Lekua

Gipuzkoa - Errenteria

Tremenda Jauria taldeak ‘Todxs igual’ diskoa taularatuko du gurean.
Tremenda Jauria taldeak ‘Todxs igual’ diskoa taularatuko du gurean. (TREMENDA JAURIA)

Badira talde batzuk gurean sortuak ez izan arren, gutariko bat direnak. Horietako bat, zalantzarik gabe, Tremenda Jauria talde madrildarra da.

Sarri aritzen dira zuzenean Euskal Herrian, eta gurean zaletu piloa dituzte, horrela, gutariko bat bilakatuz. Bide horretan, larunbat arratsez Errenteriako Lekuona Fabrikan ariko da banda zuzenean, estudioko azken emaitza duten ‘Todxs igual’ lana aurkeztuz, non reggaetoia, punka, rocka edota doinu elektronikoak uztartuko ditzuten zuzeneko bizian.

Sarrerak dagoeneko salgai daude eta lotura honetan eskura daitezke hamar euroen truke.

Reggaetoia, cumbiak… giro beroak

Musika koktelera arriskutsu bezain erakargarria da Tremenda Jauria banda. 2016 urtean Madril hiriko gune okupatu eta alternatiboetan sortuak, hamar urteko bidea egin du bandak, agertoki handi eta festibal ugaritan arituz egun, beti ere, haserako sustraiak eta norabidea galdu gabe.

Reggaetoia eta cumbia dituzte musikalki bizkar hezur, eta erritmo elektronikoak baliatzen dituzte nahasketari kolore gehiago emateko, barnean daramaten punk eta rock sustraiak ahantzi gabe. Dantza giroetara bideratutako egitasmoa da honakoa, gerriak mugitzeko gonbita zuzena.

Taldearen disko berriena ‘Todxs igual’ izena darama, 2022 urtean argitaratua, eta momentuz taldearen estudioko azken lana. Taldearen hitzak borrokalariak eta aldarrikatzaileak dira, feminismoaren bidetik, kausa ugari sostengatuz, eta atsegin ez dutenaren kontra ozen  eta aske abestuz amaierarik gabeko gaualdi beroetan.

Kokapena

Lekuona fabrika
Lekuona fabrika
Errenteria. Gipuzkoa

Loturak

Sarrerak

Tremenda Jauria

Sarrerak

Tremenda Jauria