Ura Bere Bidean Korala Gasteizera bueltan da, 33 abesbatza eta 700 ahotsekin
Data
25.09.20
Lekua
Araba - Gasteiz

Ura Bere Bidean Korala Gasteizera itzultiko da aurten. 2023tik Ura Bere Bidean proiektuaren egoitzetako bat da Araba. Irailaren 20an 19.00etan da hitzordua Buesa Arenan.
Koralak euskal musikako abesti handiak estreinatuko ditu koru bertsioan. Abesbatzaren konponketa guztiak Fernando Velázquez euskal konpositoreak egin ditu. Ia bi ordutan zehar, estilo eta belaunaldi ezberdinetako 20 abesti inguru izango dira entzungai, koru-pop bertsioan. Sorotan Bele, Doctor Deseo, ETS, Zetak, Zea Mays, Eñaut Elorrieta, Su Ta Gar edo euskal musikaren beste talde batzuk.
Ura Bere Bidean proiektua 2020an sortu zen, eta 70eko hamarkadatik gaur egunera arte euskal musikari eta artistei balioa ematea du helburu, hainbat ikuskizunen bidez Fair Saturday Fundazioaren eskutik.
«Arabako mobilizazio koral handienetako bat izango da», diote. Guztira 33 abesbatzak parte hartuko dute, iaz baino 9 gehiagok, eta lurralde osoko 700 ahots inguru bilduko dira. Guztiek pop banda bat izango dute lagun, Aitor Antruejoren gidaritzapean.
«Koralak 30.000 euro inguruko diru-sarrerak sortuko ditu Arabako abesbatzentzat», azaldu dute.
Hiru abesbatza nagusik parte hartuko dute: Coro Sinfónico de Arabak, Coro Samaniegok y Nurat Gazte Abesbatzak. 21 heldu abesbatza ere izango dira: Orkarbi Emakumeak, Amalur Abesbatza, Escuela de Teatro Musical Artea adultos, Coro Iradier Gazte, Lûmina Taldea, Coro Ehuterpe, Coro Lantziego, Kataliturri Abesbatza, Coro Zurbano, Coro Vicente García, Mairu Abesbatza, Olabide Abesbatza, Coro Erribera Beitia, La Raspa de Gazalbide, Coro Ausartak, Coral Santorcariz, Canta Cantorum Abesbatza, Coro Urkanta, Coral Manuel Iradier, Coro Izartza y Coro Pozez Kantari.
Hauek guztiekin batera, 9 haur abesbatza, ikastetxeak eta musika- kontserbatorio bat: Coro Niño Jesus Abesbatza, Papargorri Abesbatza, Lumturi Haur Abesbatza, Coro del CPM Jesus Guridi, Olabide Haur Abesbatza, Olabide Ikastola, Artea Antzerki Musikalaren Haur Eskola, Luis AramburuUdal Musika Eskolako Eskolania eta Pozez Kantari abesbatza.
«Iñaki Irastorzak diseinatutako argi eta efektuen hedapen handiarekin, publikoak emozio sakon eta une paregabeez gozatuko du hainbat orduz», gaineratu dute.
Sorpresa berezia ere iragarri dute ostiral honetan. Gatibuk Araban eskainiko duen azken kontzertua hartuko du ekitaldiak. «Aurten Ura bere Bidean Koralak aldez aurreko kontzertu oso berezia hartuko du. Gaur egungo euskal musikaren talde historikoenetako baten agurra Araban: Gatibu. Publikoak gozatu eta agur esango dio, merezi duen moduan, euskal musikaren etorkizunean iraungo duten abestiez bete duen taldeari», adierazi dute.
Guztira 6.500 sarrera
«Aurreko bi edizioetan Koralak ‘Sarrerak agortuta’ kartela eskegi zuen, 4.000 pertsona inguru bilduz giro kolektibo oso berezia sortzeko. Aurtengo ediziorako edukiera handitzea erabaki da, nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Guztira 6.500 sarrera espero dira. Ura Bere Bidean komunitateari zuzendutako aurre salmentan hainbat sektore agortu dira», zehaztu dute.
Sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat. Sarrerak salgai daude webgunean, 17 eurotik 39 eurora bitarteko prezioekin. 12 urtetik beherakoek %20ko deskontua izango dute.
Kokapena
Buesa Arena
Zurbanoko Errepidea
Gasteiz. Araba