Urtz akustikoan, Donostiako Antzoki Zaharrean

Data

26.04.17 - 26.04.17

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

‘Urtzen’ diskoa aurkeztuko du bandak formato berezian.
‘Urtzen’ diskoa aurkeztuko du bandak formato berezian. (URTZ)

Urtz taldeak ‘Urtzen’ disko berezia kaleratu zuen joan den urte amaieran, eta geroztik zuzeneko emanaldietan murgildua da Euskal Herrian barna. Taldeak jorratzen ohi dituen rock doinuak alde batera utzita, disko biluziago bat landu du Urtzek, beraien kantu klasikoak giro lasaiagotara eramanaz elektrizitatea alde batera utzita.

Abestiak modu akustikoan grabatuak izan dira, kantuei bestelako bizi bat emanez, betiere sustraiak galdu gabe, giro gertukoago batean eta ukitu sinfonikoan. Apirilaren 17an Donostiako Antzoki Zaharrean ariko dira zuzenean, eta dagoeneko salgai daude sarrerak. Aurrez 20 euro ordaindu beharko dira donostiakultura atari digitalean.

Urtz

90. hamarkadan ezagutu genuen Urtz taldea, garaian rocka eta metalak gogor jotzen duten urte horietan. Lehen diskoa arrakastatsua izan zen eta bide oparoa egin zuen bandak 2003 urtean agur esan arte. Gurean tatuaturik geratu diren hainbat kantu esanguratsu idatzi zituzten, oraindik gure taberna eta txosna guneetan entzuten direnak.

Geroztik joan etorri ugari izan dituzte, eta egun Xabi Camarerok gidatzen du banda, formazio originaletik geratzen den musikari bakarra baita. 2018. urtearen inguruan hasi zuten azken aroa, eta tarte honetan estudioko hiru disko kaleratu dituzte, kantu zaharrekin batera osatuz zuzeneko zerrenda. Horietako azkena 2025 urteko neguan argia ikusi zuen ‘Urtzen’ diskoa da, taldeko kantu ezagunenak batuz bestelako formatu batean.

Urtzen 

‘Urtzen’ diskoan hamasei kantu batu dituzte. Horietako hamabost orain arteko ibilbidean idatzitakoak dira, 90. hamarkadan zehar gehienak, taldearen urrezko aroan. Azken kantu bat, berriki sortua izan da, disko berezi honetarako.

Taldearen kantuak modu lasaiago batean grabatu dira, eta hortaz antzokietan aurkezteko apustua. Ohiko musika tresnez gain, teklatuak, kordak eta azpi-ahots ugari entzun daitezke moldaketa berrietan, tresna hauen bidez lortuz giro berriak. ‘Xoxoak beleari ipurbeltz’, ‘Boulevardeko erlojua’, ‘Iragana hil baino lehen’, ‘Negua datorrenean’ edota ‘Aingeru’ bezalako kantuak entzungo dira taldeak Antzoki Zaharrean eskainiko duen emanaldiak, Urtz beste era batean ikusteko aukera paregabean.

Kokapena

Antzoki Zaharra
Antzoki Zaharra
Donostia. Gipuzkoa

Loturak

Urtz

Donostiako sarrerak