Zea Mays eta Motxila 21 batu dira Iruña Rockeko kartelera
Data
26.05.29 - 26.05.30
Lekua
Nafarroa - Iruñea

Iruña Rock badoa aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen zerrenda argitara ematen. Oraingoan, kartelera Zea Mays eta Motxila 21 batu direla iragarri du. Gainera, jaialdiak berrikuntza garrantzitsu bat ekarriko du maiatzaren 30ean, larunbata; izan ere, ohiko ordutegia luzatuko du eta eguerdian hasiko da, musikaz eta jaiaz ordu gehiagoz gozatzeko aukera emanez. Hain zuzen ere, egun horretan Motxila 21 eta Zea Mays taldeek irekiko dute jaialdia.
«Jendeak asko maite ditu bi proposamen horiek, eta Iruña Rockek parranda ahalik eta denbora gehienean eta konpainiarik onenean bizitzera gonbidatzen» dituela ziurtatu dute antolakuntzarik.
Era berean, sarrera horiekin, «kartela bi taldeen aniztasunak eta pisu artistikoak» indartzen dutela nabarmendu dute. «Zea Maysek, euskarazko rock alternatiboaren erreferente eztabaidaezinak, bere zirrara eta zuzeneko indartsua ekarriko ditu, eta Motxila 21ek, proiektu musikal inklusiboa eta energia positiboz betea, berriz ere erakutsiko du zergatik irabazi duen leku berezi bat publikoaren bihotzean», jarri dute azpimarra.
Bi talde hauek aurretik iragarritako artistei gehitzen zaizkie: Soziedad Alkoholika, Non Servium, Narco, Kaos Urbano, Kaotiko, Tremenda Jauría, Dinamita, Nafarroa 1512, Sofokaos, Periferia, Against You, Manny Calavera, Zaunka eta The Anger Price. Guztira, 16 zuzeneko kontzertu izango dira Zitadelan, bi egun bizitan zehar.
Kokapena
Iruñeko Zitadela
Av. del Ejército, s/n
Iruñea. Nafarroa