‘Zentzua eta sentsua’, begiak estalita artelanak sentitzeko gonbita

Data

23.05.08 - 23.05.18

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Ikusmenik gabe, gainontzeko zentzumenak pizteko esperimentua da erakusketa.
Ikusmenik gabe, gainontzeko zentzumenak pizteko esperimentua da erakusketa. (Monika DEL VALLE | FOKU)

‘Zentsua eta sentsua' erakusketak ateak zabalik ditu Bilboko Bizkaia Aretoko Chillida aretoan. Arantza Gaztañaga artista eta EHUko Arte Ederretan doktorearen ekimena da, eta ibilbide artistikoa begiak estalita esperimentatzea proposatzen du, ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen museo-integrazioan zentratuta dagoelako.



Publikoak obrekin elkarreraginean jardun ahal izango du bere zentzumenen bidez, pieza bakoitza ukituz, usainduz eta sentituz, pertsonaren gaitasunak alde batera utzita. Ikusmenik gabe, gainontzeko zentzumenak pizteko esperimentua da erakusketa.

Bisitari bakoitzak, gainera, audiogida moduko kasko batzuk izango ditu, obra bakoitzaren inguruan automatikoki aktibatuko direnak.

Gaztañagaren helburuetako bat inklusibitatearen aldeko espazio artistiko bat sortzea da, pertsona guztiek arte garaikideaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Erakusketak EHUko irakasle eta ikertzaileen diziplina anitzeko 22 artistaren lanak bildu ditu, eta maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20.00etara. Larunbatetan 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Igandetan 10.00etatik 14.00etara.

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Abandoibarra, 3
Bilbo. Bizkaia