Zuberoan ekingo dio seigarren birari Gure Zirkuak, apirilean

Data

23.04.28 - 23.04.30

Lekua

Zuberoa - Maule

Bira berriaren berri eman du Gure Zirkuak.
Bira berriaren berri eman du Gure Zirkuak. (GURE ZIRKUA)

Gure Zirkuak Zuberoan ekingo dio seigarren birari. Maule-Lextarren altxako du karpa, eta lau emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 1eko zubian.

Lau emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, webgunean.

«2022ko bira zoragarri eta gogoangarriaren ondoren, eta hiru hilabetez atseden hartuta, errepidera itzultzeko ordua iritsi zaio Gure Zirkuari. Bost urte joan dira jada lehen euskal zirku ibiltariak abentura eder hau hasi zuenetik, eta harrez gero dozenaka izan dira ezagututako herriak eta ehunka eskainitako emanaldiak», adierazi dute.

«Eta bost urteren ondoren, Gure Zirkuak bide beretik jarraitzeko asmoa du; zirkuaren grina lau haizeetara zabalduz, eta bere karpa Euskal Herriko ahalik eta txokorik gehienetara eramanez», gaineratu dute.

Sohütako Eperra ikastolarekin eta Maule-Lextarreko Herriko Etxearekin elkarlanean, lehenbiziko aldia izango da euskal zirku ibiltaria Zuneroara iritsiko dena; Xiberoko Ikastolen 50. urteurreneko ospakizunekin bat eginez, gainera.

Gorre zelaian eskainiko dituzte honako lau emanaldiak:

- Apirilaren 28an, ostiralean, 19.00etan

- Apirilaren 29an, larunbatean, 16.00etan eta 18.30ean

- Apirilaren 30ean, igandean, 11.00etan

Kokapena

Gorre Zelaia
33 Av. de Belzunce
Maule. Zuberoa