Itzalaldia jazo zen New Yorken 1977. urtean. Garai haietan hiriak kriminalitate tasa handiak zituen eta, segurtasun arrazoiak zirela eta, poliziak esku-orriak banatzen zituen ordu zehatz batzuetatik aurrera etxean geratzeko aholkua emanez, zenbait auzotara ez hurbiltzeko gomendioa barne. Auzo horiek pobrezia gogorki pairatzen zituztenak ziren, egunerokoari aurre egiteko zailtasun gehien zituzten komunitateak, hain zuzen.
Haatik, historiara pasatuko zen beste zerbait gertatzen ari zen bazterkeria pairatzen zuten auzo horietan, musika munduan iraultza izugarria ekarriko zuena.
1977ko uztailaren 13an tximista bat erori zen azpiestazio elektriko batean eta segidan beste hiru deskargak talka egin zuten bestelako energia banaketarako puntuetan. Hurrengo orduetan, segurtasun eza areagotu zen eta arpilatzeak, borrokak eta hildakoak izan ziren.
Gutxira, hip-hopa jaio zen eta askok gau hartan beltzek burututako audio-tresnen lapurretak jarri zituzten horren arrazoi gisa. Ez zen horrela izan, musika panorama astintzera etorritako estiloa askoz lehenago sortzen hasia zen.
Garai hartan ez zegoen sare sozialik, baina bai konspiranoikoak. Eskerrak hip-hoparekin gertatu lez, marjinalitatetik konspiratzen dutenak badiren, horrela sortzen baitira ezjakintasunaren aurkako erreboltak.