Aitziber Pz. Karkamo
Aitziber Pz. Karkamo

Sara

Ikasleek faltan bota dute Sara, baina gaur ezin izan da eskolara iritsi. Ez da elurraren erruz izan. Corteseko irakaslea ezin izan da Castejoneko eskolara iritsi, urtarrilaren 8an urtebete delako bere senarrak Tuteran erail zuela.

Todas las rosas son blancas, tan blancas como mi pena, y no son las rosas blancas, que ha nevado sobre ellas…». Lorcaren bertsoak landu ditzakete klasean, Nafarroa elurtuta esnatu den honetan. Egunotan bestelakoak jorratu dituzte, Shakiraren azken kantarenak, hain zuzen. Eztabaidan aritu dira, Sarak erakutsi izan dien moduan. Gaiari buruz hausnartu, besteari entzun eta zintzo argudiatuz.

Ikasleek faltan bota dute Sara, baina gaur ezin izan da eskolara iritsi. Ez da elurraren erruz izan. Corteseko irakaslea ezin izan da Castejoneko eskolara iritsi, urtarrilaren 8an urtebete delako bere senarrak Tuteran erail zuela. Hezkuntza bereziko hezitzailea zen Sara. Eskolako zuzendariak esan duenez, ikasleek ezin dute ulertu jazotakoa. Ezta ulertu nahi ere, gertatutakoari aurre egitea besterik ez dute nahi. Faltan botatzen dute ere Shakirarekiko izugarriak bota dituztenek erailketa matxisten aurrean sumindura bera erakustea.

Sarak literatura eta antzerkia gustuko zituen eta denaren gainetik Granadako poetaren bertsoak maite zituen. Hargatik, askatasunaren aldeko testuak biltzeko bere omenezko txoko bat inauguratuko dute eskolako liburutegian. Kasualitatea edo, biak 38 urte zituztela erail zituzten eta biak ere askatasuna gorroto dutenen esku hil ziren.

Bilatu