Naiz+ Naiz+

Asteburu pasa Donaixtin, Bota gaztetxearen urteurrena eta Bethi Aintzina elkartearen ekimenak

Postontzitik. Bethi Aintzina elkarteak antolatuta ostegunean abiatu dute asteburua Donaixtin. ‘Gaztea zati bat’ dokumentalaren proiekzioa izan da lehen ekimena eta ostiral gauerako (21.00etan)  ‘Behelaino’ antzezlanaren emanaldia antolatu dute, azken emanaldia izango da.

Laburpena: Animaleko proiektu bat agertzen da Behelainoko herrian eta orain arte uraren joaira goxoki segitzen zuten biztanleak asaldatzen ditu. Herriak hats berri baten beharra al du, ala itoko al da ? 5 pertsonaien ibilbidean zehar, piezak tokiko dinamikei eta eguneroko dudei buruzko gogoetara eramaiten gaitu.

Bota gaztetxeak sei urte, ospakizuna larunbatean

Azaroaren 17an, ibiakoitzez, Bota gaztetxeak 6 urte: «4etan animazioak, 7etatik goiti Taloak eta 8etatik goiti kontzertuak: Joxe Replay (Ska - iparralde), Herri oihua (RAP-Barakaldo), Savage Riposte (Rock-Lyon), Matxura (metal-Gipuzkoa), DJ Flop (Bukarest)... ta gero besta gau osoan! Giro segurtatua! eta bOta pAtiaaa!!!!!»