\r\n
\r\n

Barruan duintasunaren ukabila airean, kanpoan harrotasuna eta elkartasuna. Denok batera #abian #presoakETXERA pic.twitter.com/9QZJ5mG4Lz

\r\n\u2014 @jaloniker (@jaloniker) February 20, 2016\n
\r\n\r\n
\r\n

Murtziako espetxetik deia jaso berri,entzuten omen dituzte kanpoko bolanderak #abian #presoakEtxera Arg. @JEgurzegi pic.twitter.com/wAqWtTYC1o

\r\n\u2014 Ion Telleria Barrena (@iontelleria) February 20, 2016\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Barroteak pitzatuta, elkartasuna presoen bihotzeraino heldu zen

«Ziegan sartu berria, barruak eta eskuak dardarka oraindik, paper zuriaren aurrean eseri naiz nola-ahala zuei guztiei esker ona helarazteko asmoz.

Nekez azal dezaket hitzokin Teruelgo espetxe honen atariraino etorri zareten guztiek eragin didazuen zirrara, eman didazuen indarra eta azaldu duzuen gertutasuna.

Bizi bizirik iraungo du luzaro zulo honetan hormen bestaldetik zuek bidali duzuen burrunbak, zuen oihu, keinu eta kantuek harresi eta barroteak pitzatu baitituzte gehixeago.

Eztarrian korapiloa nabari dut oraindik eta hunkituta gabiltza une eder hau patiotik bizitzerik Izan dugunok. Agerikoa da gure Herri honek bere ametsak bururaino eramateko nahikoa grina eta indarra badituela. Horixe erakutsi duzue gaur ere Aragoiko bazter honetan.

Milesker bada, zuei guztiei, hesi guztien azpitik eta horma guztien gainetik elkartasun irrintzia Terueleraino ekarri izanagatik eta, aurrerantzean ere, nork geurean, baina lema berean, bat egingo dugulakoan, besarkada estu bana eta muxua.

Euskal Herria eta Askatasuna bihotzean».

Horiexek dira Asier Ormazabal Lizeaga preso hernaniarrak Terueleko txaboloan idatzitako esker hitzak.

Larunbatean bertan idatzi zituen lerrok eta whatsappez zabaltzen ari dira orain. Ormazabal ez da martxek eragin dioten poza eta zirrara erakutsi duen preso bakarra. Patioan bertan oihuka ala irrintzika, edota barroteen artetik ukabila edo ikurrinak erakutsiz asko izan ziren larunbatean espetxeetara bertaratutakoei agur egin zietenak. Larunbatetik hona senideek jaso dituzten telefono deietan ere presente izan dira martxak.

3.500 lagun inguruk elkartasuna espetxe atarietaraino eraman zuten larunbatean, inoiz hainbeste espetxetara une berean egin den protesta jendetsuenean. Sare sozialetan bolo bolo ibili da egunotan espetxeetako martxak eta Naiz plusek sarean aurkitutako bideoak bildu ditu.