0 iruzkin

Donostiako edertasunaz blai

Donostiako mapan nabarmendutako leku horietako bat da Haizearen Orrazia. Hara iritsita gutxi dira argazki kamerarekin une hori betikotzen ez duten turistak. Olatuak kukuka agertzen direlako ere pozarren izan ohi dira giriak. Haiek ez dakite , ordea, ekaitz egunetan olatuek gogor astintzen dutela. Ikusi bestela bideoan turista bati gertatutakoa.

Ni ez naiz giria esaldiari irri egiten duen emotikonoa gehituta, bideo hau zintzilikatu du Josu Kristo izena duen Facebookeko erabiltzaileak. Astelehen iluntzean igo zuen bideoa eta ordutik, ia 15.000 ikustaldi izan ditu.

/