0 iruzkin

Eta Halloween euskal ohitura balitz...

Armiarma sareak eta kalabaza laranjak erakusleihoetan ageri dira urriaren 31eko gaua beltzari harrera eginez. Ameriketako Estatu Batuetako filmetan ikus daitezkeen mozorro eta maskarak ere gurean dira dagoeneko, eta eskoletako edukietan ere kukuka dabil Halloween.

Ozeano Atlantikoa gurutzatu duen ospakizun gisa ikusten dugu Halloween eta euskal ohitura zaharra dela defendatzen duena erotzat jotzen dugu. Begira, ordea, Ahotsak lortutako altxorra. Izan ere, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea xede duen proiektuak Arimen Gaua ospatzeko ohitura Euskal Herrian ondo errotutako tradizioa dela dioten lekukotasunak bildu zituen orain bi urte.

Bermeon, Urnietan, Orion edota Oñatin egindako elkarrizketetan gogoratu dituzte udazkeneko egun hauetan, heriotzarekin estuki lotutako giroan egindako txantxak. Maindireekin mozorrotutako mamuak edota kalabazekin egindako eskulanak ere daude tartean.

Dirudienez, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, eskualde ezberdinetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen.

/