Naiz+ Naiz+

#EuskaraCercaHurbil

Pozarren dago euskalgintza Iruñean, 30 urteren ostean, haur eskoletan euskaraz ikasteko aukera bi auzo berrietara zabaldu delako. Martxoaren 8tik 17ra izanen da zabalik aurre-matrikulazioa epea eta gurasoek euskarazko haur eskolen aldeko apustua egin dezaten, spot-a ekoiztu du Iruñeko euskalgintzak.

Spotaren aurkezpen agerraldian, gurasoek «hemendik aurrera, euskarazko eredua eta etxetik gertukoa, baldintzarik gabe, aukeratu ahal izanen dutela», adierazi zuten. Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola pilotariak ageri dira bideoan eta #euskaracercahurbil hastag-arekin sarean zeresana pizten ari da.

Spota aurkezteko agerraldian, orain artean euren seme-alabak euskaraz ikas zezaten egin dituzten ahaleginak azaldu zituzten hainbat gurasok. Ahotsa.info-k, adibidez, Edurne Elso amaren bizipena dakarkigu ondoko bideoan.