0 iruzkin

Ez ohiko begirada ETAko militanteen ihesaz eta klandestinitateaz

Vice News hedabidearen Espainiako atalak argitaratu berri du ‘Huida y clandestinidad: la vida tras militar en ETA’ dokumentala. Hiru euskal militante ezagun ditu protagonista, Kizkitza Gil de San Vicente, Jokin Aranalde eta Xabier Ezkerra eta nabarmentzekoa da darabilen ez ohiko tonua. Iheslarien sorterrirako itzuleraz mintzo da ikusentzunezko lana. Hala diote gazteleraz azalpenaren amaieran: «Ihesetik eta klandestinitatetik Euskadi baketsu batera itzultzeko herrimin eta gogorainoko bizi-ibilibide bat». 

/