Naiz+ Naiz+

Gazte Danbada, barrura begirako ariketa

Gazte Danbada ekimena datorren martxoaren 25, 26, 27 eta 28an izango da Laudion eta Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak lanean dira egitaraua lotzen eta dena atontzen. “Esna harrapa gaitzala” izango du lelo aisialdia eta borroka batu nahi dituen ekimenak, eta aurtengoan barrura begira ere aritu nahi izan dute, antolakuntzaren detaile guztiei erreparatuz.

Oraintxe zabaldu dute Gazte Danbadaren lehen bideoa eta bertan antolakuntza ereduaren inguruan emandako hausnarketak praktikara nola eramango dituzten aurreratzen digute. Ekimena posible egiten duten boluntario guztien zaintza erdigunean ipini nahi dute aurtengoan, gazteen parte hartzea modu positiboan sustatu asmoz.