Naiz+

Google Maps aplikazioak Gipuzkoako elkartegintzaren argazkia islatuko du


View Gipuzkoako Gazte Elkartegintza in a larger map

Gaurtik aurrera gipuzkoar guztiek lurraldeko "Gazteria elkarteen mapa", elkartegintzaren argazkia internet bidez kontsultatu ahal izango dute.  2009an abian jarri zen egitasmoak eta udaletako teknikarien laguntza izan du bere garapenerako

Mapak, aisialdi eskolak, federazioak, astialdi taldeak, euskara elkarteak, gizarte ekimenekoak edota kultura elkarteak biltzen ditu. Aplikazioak elkarteekin harremana erraztuko du, sinpletu.

Google maps aplikazioaren bitartez garatutako zerbitzuan, elkartearen izena eta kokalekuaz gain, elkarteekin harremanetan jartzeko datu guztiak agertuko dira, oso era intuitibo eta errezean. Zerbitzuak elkarteekin harremana zeharo erraztuko du, ez bakarrik gazte – elkarte harremana baizik eta, familiena edota kazetariena ere; umeentzako aisialdi talde bat bilatzeko, edota, elkarteekin, segituan, zuzeneko kontaktua lortu ahal izateko.

[Informazio gehiago...]