0 iruzkin

Gure Esku Dago sortzetik galdeketara begira jartzea, Lesakako bidearen adibidea

Loading player...

Ekainaren 18an egingo dute galdeketa Lesakan eta hari begira Gure Esku Dago dinamikak herrian izan duen ibilbidea laburtzeko mannequin challenge-a egin berri dute herritarrek.

Maite Bidarte kazetariak gidaturik Gazta Zati Bat filma egitetik galdeketara begira jartzera iritsi arteko bidea gogoratu dute azken bideo honetan. Bide batez, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak sortu zenetik egin duen bidearen kronologia osatu dute gainera:

Filmatik dantzara igaro zirela diote bideoan, 2012an herriz herri landu zen ‘Dantza zati bat’ ekimena dute gogoan. Dozenaka herritan kantu beraren bueltan jarri ziren herritarrak dantzan. Hona lesakarrek egin zutena:

Ikusgarria bi urte beranduago herritarrek egin zuten lip-duba izan zen. 2014ko martxoaren 15ean grabatu zuten Bortzirietako herritarrek elkarrekin Lesakan:

Durango eta Iruñea lotu zituen Giza kate erraldoiaren atarikoa izan zen lan hori. Hurrengo urtean bost euskal hiriburutan herritarren oihalek osatutako hautetsontziak osatzeko lanean Iruñean izan ziren lesakarrak eta orain galdeketara begira daude.

Gainerako herrietako bideari jarraituz sinadura bilketa egin dute eta 455 jaso dituzte, protokoloak zehaztutako gutxienekoaren bkoitza. Hilabete hasieran galdeketa honetara deitzeko bideo berezia grabatu zuten Lesakan, Gure Esku Dagoren abestia oinarri hitzak eta musika moldatuta. Hauxe emaitza:

Ekainaren 18an Nafarroa Garaiko 24 herritan izango dira galdeketak. Aurrez, ekainaren 10erako jarri du hitzordua Gure Esku Dagok, Bilbon egin asmo duten galdera ikur erraldoiarekin. Konpromiso txartela eskuratu behar da norbere herrian.

/