Naiz+ Naiz+

Herri Unibertsitateak

Leioako unibertsitateanHerri Unibertsitatea gauzatzen ari dira egunotan. Lehenengo egunean egindako saio batzuen edukia eta irudiak biltzen ditu Leioatik proiektu komunikatiboak zabaldutako bideoak.

Herri Unibertsitateak izan ziren ere atzo Bilboko lau fakultatetan. Begoñako Andra Mari, BIGET(San Mames), Deustoko Unibertsitatea eta Sarrikon, zehazki. Gaur, Sarrikon elkartuko dira ikasle guztiak.

Gauean, baina, Ertzaintzak San Mameseko fakultatean itxialdian zeuden ikasleak kanporatu ditu.

Ikasle Abertzaleak, GUnea eta Transtorno Feministaren artean antolatu zuten Ibaetako Unibertsitateko Herri Unibertsitatea eta martxoaren bigarren astean egin zuten. Parte hartzea, kritikotasuna eta feminismoa lantzea izango zuten helburu.

Gasteizko Campusean otsailean egin zuten Herri Unibertsitatea.