Naiz+ Naiz+

Ken Zazpiren ‘Ilargia’ galesek, ‘Calon Lán’ galesa euskaldunek

Hywel Llewelyn postontziaren bidez. Joan den urtarril hotz, ilun eta gorrian, Llanfairpwll eskola galeseko Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek Ken Zazpi talde euskaldunaren “Ilargia” abesti ezagunaren bertsio bat abestu zuen euskaraz. Oso ondo abestu zuten. “Haur Galesen Ilargia” euskal hedabideetan erakutsi zuten eta 60.000 bisita baino gehiago izan zituen YouTuben:

Euskal Herrian bizi den galesa izanik, bideoak biziki hunkitu ninduen lehen aldiz ikustean. Europako aintzinako hizkuntza bat erabiltzen duen kultura gutxitu bateko umeek antzeko baldintzak dituen beste herri bati egindako opari ederra zela iruditu zitzaidan. Euskaraz, abestutako abesti zoragarri bat.

Orain, euskal uda bero batetan, Euskal Herriko Unibertsitateko adineko ikaslez osatutako “55 urtetik gorakoen” abesbatz batek, oparia itzuli nahiko lieke Llanfairpwll eskolako haurrei. Testu honekin doana Calon Lán ereserkia gales ezagunaren bertsio bat da, Euskal Herriko Donostiako Cum Jubilio Abesbatzaren eskutik. Abestia joan den ekainean abestu zuten, adineko ikasleen graduazio ekitaldi batetan.

Zuek opari honekin guk “Ilargia”rekin gozatu genuen haina gozatzea espero dugu.

Eskerrik asko Carmen De Las Cuevas, abesbatz zuzendari zoragarriari, eta Euskal Herriko Unibertsitateari ekitaldiaren grabazio ofíziala erabiltzeko aukera emateagatik.