Naiz+ Naiz+

Laburbira, euskarazko film laburrak ikusteko aukera

Hamahirugarrenez, otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, Laburbira film laburren zirkuituak 27 herri bisitatuko ditu. Aurtengoan euskarazko zortzi ekoizpen ikusi ahalko dira Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen egitasmoan.

Ondokoak dira zirkuituak bisitatuko dituen herriak: Araia, Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Bergara, Berriozar, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Guardia, Hernani, Hondarribia, Igorre, Larraintzar, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Sondika, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil eta Zumaia.