Naiz+ Naiz+

Miarritze ezagutzen al duzu?

BIARRITZ from MOOSMEDIA on Vimeo.

Kantauri itsasora begira bizi den herria da Miarritze. Hiri turistiko eta ezaguna da, baina deskubritu nahi duten horientzat bideo ederra ekoiztu du Moosmediak.

Lapurdiko herri honen hondartza luzea, arrantza portua eta itsasargia ikusteko aukera dago irudietan, bai eta kasino entzutetsua, jatetxe, arrantzale jatorriko dendak ere.

XIX. mendetik, turismorako tradizio handia agertu du Lapurdiko hiri honek eta europar erregeei estuki lotuta egon da. Miarritzeko monumenturik aipagarriena, baina, natura bera da. Eta honenbestez, Santa Eugenia plazatik eta haren inguruetatik ibiliz ikusten dugunarekin harritzea eta gozatzea da planik onenena.

Datozen jai egunetarako plan ederra.