\r\n
\r\n

mira de tu compa\u00f1era del @socialistavasco concejal de igualdad en el ayuntamiento de Zarautz pic.twitter.com/4EU3sce423

\r\n\u2014 Lander Zabaleta (@xapoto) 2017(e)ko abuztuak 19\n
\r\n\r\n
\r\n

Ojo, concejala de igualdad del PSE en Zarautzhttps://t.co/BrkXnzHY0K

\r\n\u2014 eidergorostiza (@eidergorostiza) 2017(e)ko abuztuak 15\n
\r\n\r\n
\r\n

Ezinbestekoa jarrera matxistak udaletxetik kanporatzea

\r\n\u2014 itturri (@itturri3) 2017(e)ko abuztuak 21\n
\r\n\r\n

\r\n

Zarauzko EH Bilduko udal taldeak Vazquezen hitzek sortutako eztabaidari bide emateko urgentziazko Bizikidetza batzordea egiteko eskaria egin zion Udalari, eta zuzenean Jesus Arana batzordeburuari.

\r\n
\r\n

Urgentziazko Bizikidetza Batzordea eskatu dugu @ZarauzkoUdala n, Gloria Vazquez zinegotziak egindako adierazpen larrien aurrean #Zarautz pic.twitter.com/seXO2VGjde

\r\n\u2014 EHBildu Zarautz (@EHBilduZarautz) 2017(e)ko abuztuak 21\n
\r\n\r\n

PSErentzat, \u00abJazarpen kanpaina\u00bb

\r\n

PSEk, baina, eztabaida gaiztotu du azken orduan eta Gloria Vazquezen kontrako \u00abjazarpen kanpainatzat\u00bb jo ditu kritikak. PSEk zabaldu, eta komunikabide askok indarrez hedatutako, oharrean Azken Portuko jaiak bertan behera gelditu izanarekin nahastu du eztabaida. Abuztu hasieran auzoko jai batzordeak ezin izan zituen jai hauek ospatu Udal Gobernuak ezarritako soinu muga dela-eta musika taldeek ezin zituztelako kontzertuak eskaini. Erabakiak kritikak sortu eta manifestazio jendetsua eragin zuen Zarautzen.

\r\n
\r\n

#Ezkertoki #Zarautz: PSE-EEk Gloria Vazquezen kontrako \u201cjazarpen kanpaina\u201d salatu du https://t.co/Ha6RRpJS7R

\r\n\u2014 ezkertoki (@ezkertoki) 2017(e)ko abuztuak 22\n
\r\n\r\n

PSEk gainera, EH Bildu egin du \u00aberaso basatia\u00bb deitu duen horren erantzule eta Joseba Permachen izena ere eman dute aditzera, kanpainaren \u00abburuzagitzat\u00bb joz.

\r\n

PSEren hitzen aurrean, Permachek berak zabaldutako mezuak ipini ditu berriz mahai gainean, norberak bere ondoriok atera ditzan.

\r\n
\r\n

Zarauzko PSEk \"jazarpen basatia\" salatu du, baita nire izena aipatu ere.Hona gaiari buruzko nire 2 txioak. Norberak atera ditzala ondorioak: pic.twitter.com/pkmgUoJDzD

\r\n\u2014 joseba permach (@jpermach) 2017(e)ko abuztuak 22\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Orrazkera «eusko naziak» hizpide, Zarauzko Parekidetasun zinegotziaren ahotan

Captura_de_pantalla_2017-08-23_a_las_11.00.37
txioa

Zarauzko bigarren alkateorde eta PSEko zinegotzia den Gloria Vazquezek  sare sozialetan egindako adierazpenak direla medio zalaparta piztu da Zarautzen.

Hika-mika joan den astean hasi zen, Vazquezek bere sare sozialetako kontu batean, –egun blokeatua duena–, Cup-eko kide Anna Gabrielen aurka egiteko bere orrazkera hartu zuenean oinarri. «Hain da handia lotura, ile mozketa ere eusko-nazia daramala» zioen algara erakusten duten aurpegitxoez lagunduta.

Parekidetasun zinegotzi ere bada Vazquez eta hortaz, emakume politikari baten aurka egiteko haren itxura fisikoaz baliatzea larria eta salagarria iruditu zitzaien Twitter erabiltzaile askori eta hala agertu zuten sarean.

Honatx Twitter zein Facebooken aurkitutako kritika batzuk:

Zarauzko EH Bilduko udal taldeak Vazquezen hitzek sortutako eztabaidari bide emateko urgentziazko Bizikidetza batzordea egiteko eskaria egin zion Udalari, eta zuzenean Jesus Arana batzordeburuari.

PSErentzat, «Jazarpen kanpaina»

PSEk, baina, eztabaida gaiztotu du azken orduan eta Gloria Vazquezen kontrako «jazarpen kanpainatzat» jo ditu kritikak. PSEk zabaldu, eta komunikabide askok indarrez hedatutako, oharrean Azken Portuko jaiak bertan behera gelditu izanarekin nahastu du eztabaida. Abuztu hasieran auzoko jai batzordeak ezin izan zituen jai hauek ospatu Udal Gobernuak ezarritako soinu muga dela-eta musika taldeek ezin zituztelako kontzertuak eskaini. Erabakiak kritikak sortu eta manifestazio jendetsua eragin zuen Zarautzen.

PSEk gainera, EH Bildu egin du «eraso basatia» deitu duen horren erantzule eta Joseba Permachen izena ere eman dute aditzera, kanpainaren «buruzagitzat» joz.

PSEren hitzen aurrean, Permachek berak zabaldutako mezuak ipini ditu berriz mahai gainean, norberak bere ondoriok atera ditzan.