1 iruzkin

Sexua euskal irainetan

Joseba Aurkerenak Kazeta.info-n: Gure irainetan sexua ainitzetzan azaltzen da, batzuetan sexuaren aipamen hutsa egiteko, bestetan sexuarekin loturiko gorputz atal bat erabiltzen du zakarkeria edota ergelkeria adierazteko.

Frangotan animaliekin nahasirik erabiltzen dugu, astoarekin eta zerriarekin, gehienbat. Zenbait lan tresna ere maiz erabiltzen ditugu: arpoia, kirtena, arma, tranka, aitzurra, ezpata, pistola, taketa, makila, arrauna, masta, gani(be)ta, mailua, txirula, txistua… Txistorra, lukainka, patata, banana, gaztaina, tipula, arrautza, txirla eta lanperna ere iradokizun handikoak dira gure irainetan. Ikus dezagun adibidetzat bildu dudan zerrendatxoa:

Adargogor: Larrutarako beti prest den mutila.
Adarhandi: Zakil handikoa. Larrutarako beti prest dena.
Adarpotente: Larrutarako ongi hornitua den mutila.
Adartente: Larrutarako beti prest den mutila.
Aitzur-kirten: Sexurako ongi armatua den mutila.
Aketz: Sexurako beti prest dagoen gizonezkoa.
Akeztu: Bero samar dagoena.
Alu: Ergel samarra.
Alubegi: Nesken atzetik dabilena.
Alubero: Harremanetarako beti prest dagoen emaztea.
Alubila: Nesken atzetik dabilena.
Alubita: Ergel samarra.
Aludantza: Neska askorekin larrutan dabilena.
Alueske: Nesken atzetik dabilena.
Alufandango: Larrutarako erraza den neska.
Alufesta: Neska askorekin larrutan ibiltzen dena.
Alufin: Larrutan ongi aritzen den neska.
Alugose: Neskekin larrutarako beti prest dena.
Alugoxo: Emazte ederra, sexurako tentagarria.
Aluhandi. Emakume ergela.
Aluita: Ergel samarra.
Alulapa: Nesken atzetik dabilena.
Aluments: Emakume baboa. Emaztementsa.
Alumerke: Larrutarako beti prest den emaztea.
Alupronto: Larrutarako beti prest den emaztea.
Alustel: Emakume gaiztoa, zitala.
Alutrebe: Larrutan ona den neska.
Alutxo: Gaiztotxoa.
Aluzikin: Emazte lohia, lizuna.
Aluzuri: Emakume faltsua.
Andegatzaile: Gaztetxoak sexualki gaiztotzen dituena.
Andraketari: Andreen atzetik dabilena.
Andramutil: Andre itxura duen mutila.
Andrazale: Andreen atzetik dabilena.
Andreantza: Andre itxura duen mutila.
Andrekari: Andreen atzetik dabilena.
Andrezale: Andreen atzetik dabilena.
Apez-uzki milikari: Salataria, kontakatilua.
Apote: Sexurako beti prest dagoen gizonezkoa.
Arkara: Bero-bero denari erraten zaio.
Armatente: Sexurako beti prest dagoen mutila.
Armazorrotz: Sexurako beti prest dagoen mutila.
Arperi: Gizon ezkonduen atzetik dabilen neska.
Arpoieder. Larrutarako ongi prestatua den mutila
Arpoigose: Mutilekin larrutarako prest dagoena.
Arpoigogor: Larrutarako ongi prestatua den mutila.
Arpoihandi: Larrutarako ongi prestatua den mutila.
Arpoilari: Zakila frangotan era biltzen duen mutila.
Arpoijale: Mutilekin larrutarako prest dagoena.
Arpoiluze: Larrutarako ongi prestatua den mutila.
Arpoisendo. Larrutarako ongi prestatua den mutila.
Arpoitente: Larrutarako beti prest den mutila.
Arpoizale: Mutilekin larrutarako nahi duena.
Arpoizorrotz: Larrutarako ingi armatua den mutila.
Arraultzbakar: Gizon ahula, indargea.
Arrautzbako: Gizon koldarra.
Arrautzegabe: Gizon koldarra.
Arrautzbiko: Gizona.
Arrautzhandi: Gizon ergela.
Arraunandi: Zakila handiko mutila.
Arraungogor: Larrutarako beti prest den mutila.
Arreske: Gizonen atzetik dabilena.
Astabuztan: Zakil handiko mutila.
Astakirten: Zakil handiko mutila.
Astapistola: Zakila erabiltzeko beti prest dagoen mutila.
Astapito: Txotxolo samarra. Pitoa.
Astapitxotx: Txotxolo handia. Pitoa.
Astapotro: Txotxolo handia. Pitoa.
Astazakil: Zakil handiko mutila.
Astaziri: Zakil handiko mutila.
Astotranka: Zakil handiko mutila.
Atzebero: Gizonkoia.
Atzelari: Gizonekin dabilen gizona.
Aurrebero: Sexurako beti prest dagoena.
Bananaeske: Mutilen atzetik dabilena.
Bananafesta: Mutil askorekin larrutan aritzen dena.
Bananagabe: Muttiko gaztea. Gizona ez dena.
Bananagogor: Larrutarako beti prest den mutila.
Bananagose: Mutilen atzetik larrutarako dabilen mutila.
Bananahandi: Zakil handikoa. Larrutarako beti prest den mutila.
Bananajale: Mutilen atzetik larrutarako dabilena.
Bananaluze: Zakil handikoa. Larrutarako beti prest den mutila.
Bananatente: Larrutarako beti prest den mutila.
Bananazale: Mutilen atzetik larrutarako dabilena.
Barrabilbakar: Gizon ahula, indargea.
Barrabilbako: Gizon koldarra.
Barrabilgabe: Gizon koldarra.
Barrabilfesta: Mutil askorekin larrutan aritzen dena.
Barrabilgabe: Koldarra. Gizona ez dena.
Barrabiltxo: Muttiko gaztea.
Basapotro: Gizon zarpaila, hezi gabea.
Basazakil: Gizon zarpaila, hezi gabea.
Begiluze: Neskak edo mutilak etengabean begira aritzen dena.
Behorgaztain: Larrutarako ongi prestatua den neska.
Berdaxka: Lizun samarra.
Betiberde: Lizun handia.
Betilizun: Lizun handia.
Betitente: Sexurako beti prest dagoen mutila.
Betitxorta: Larrutarako beti prest dena.
Betixirri: Neskei xirri (edo zirri) egiten dien mutila.
Betixut: Larrutarako beti prest den mutila.
Betizirri: Neskei zirri egiten dien mutila.
Bibolinjole: Sexu bakartia egiten duen mutila.
Bordelandi: Gaizki dabilen pertsona, lekua, negozioa…
Bularmarmita: Bular handiak dituen neska.
Bularrandi: Bular handiak dituen emaztea.
Bularreder: Bular ederrak dituen emaztea.
Bularfesta: Neska askorekin ibiltzen dena.
Buztanandi: Zakil handiko mutila.
Buztaneske: Mutil bila dabilena.
Buztanfesta: Mutil askorekin larrutan ibiltzen dena.
Buztangabe: Neska itxura duen mutila. Muttiko gaztea.
Buztanmotz: Muttiko gaztea.
Buztanzale: Mutilekin larrutarako dabilena.
Buztanzorrotz: Zakila erabiltzeko beti prest dagoen mutila.
Deabruzakil: Gizon gaiztoa, zitala. Emazteak tentatzen ibiltzen den gizona.
Emagaldu: Urdanga, puta.
Emakoi: Emazteen atzetik dabilena.
Emakumezale: Emazteen atzetik dabilena.
Emaztekari: Emazteen atzetik dabilena.
Emaztekoi: Emazteen atzetik dabilena.
Emaztezale: Emazteen atzetik dabilena.
Emeske: Beti emazteen faborea eskatzen dabilena.
Errapebila: Neska bila dabilena.
Errapefandango: Sexu harremanetarako erraza den neska.
Errapefesta: Neska askorekin aritzen dena.
Errapehandi: Bular handiak dituen emaztea.
Eskubakarti: Sexu bakartian maiz dabilena.
Eskuluze: Emazteei eskatu gabeko laztanak egiten dizkiena.
Eskuzikin: Emazteei eskatu gabeko laztanak egiten dizkiena.
Ezpataeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
Ezpatahandi: Sexurako ongi armatua den mutila.
Ezpatari: Sexurako ongi armatua den mutila.
Ezpatatente: Larrutarako beti prest den mutila.
Ezpatazorro: Gizon askorekin larrutan dabilen emaztea.
Ezpatazorrotz: Larrutarako beti prest den mutila.
Fusilgarbitzaile: Sexu bakartian aritzen den mutila.
Fusilandi: Zakil handiko mutila.
Ganitaeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
Ganitandi: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Ganitaxut: Larrutarako beti prest den mutila.
Ganitazorrotz: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Gaztainandi: Larrutarako ona den neska.
Gaztainbero: Larrutarako beti prest den neska.
Gaztaineder: Larrutarako ona den neska.
Gaztaingoxo: Larrutarako ona den neska.
Gibelbero: Gizonkoia.
Gibelkari: Atzelaria. Gizonekin dabilen gizona.
Gibelkoi: Atzelaria. Gizonkoia.
Gizongose: Gizonekin larrutarako prest dena.
Gizonkari: Gizonen atzetik dabilena.
Gizonkoi: Gizonen atzetik dabilena.
Gizonzale: Gizonen atzetik dabilena.
Gonalapa: Nesken atzetik dabilena.
Gonazale: Emazteen atzetik dabilena.
Hagaeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
Hagahandi: Sexurako ongi armatua den mutila.
Hagaluze: Sexurako ongi prestatua den mutila.
Haragikoi: Sexurako zaletasun handia duena.
Hiruadar: Sexurako ongi armatua den mutila.
Hirutaketa: Sexurako ongi armatua den mutila.
Hiruzango: Sexurako ongi armatua den mutila.
Inpernuzakil: Gizon gaiztoa, zitala. Emazteak tentatzen dabilena.
Ipurdibero: Gizonekin dabilen gizona.
Ipurdihandi: Ipurdi handikoa.
Ipurdifrontoi: Ipurdi handikoa.
Ipurdipandero: Ipurdi handikoa.
Ipurdizakar: Gizon edo emazte zakar samarra.
Ipurbero: Gizonekin dabilen gizona.
Ipurtandi: Ipurdi handikoa.
Isatsandi: Ongi armatua den mutila.
Izorratzaile: Besteen kalterako aritzen dena.
Jotagoxo: Larrutan ongi aritzen dena.
Kapoi: Emazte itxura duen gizona.
Kandelandi: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Kandelaeder: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Kandelaeske: Mutilekin larrutarako dabilena.
Kandelagogor: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Kanpaijole: Sexu bakartian aritzen den mutila.
Kipulandi: Larrutarako ongi prestatua den neska.
Kipulabero: Larrutarako beti prest den neska.
Kipulaeder: Larrutarako ongi prestatua den neska.
Kipulagose: Neskekin larrutarako prest dena.
Kipulagoxo: Larrutan ona den neska.
Kipulazale: Nesken atzetik larrutarako dabilena.
Kipulazikin: Edonorekin larrutan dabilen neska.
Kirtengogor: Larrutarako beti prest den mutila.
Kirtenandi: Zakil handiko mutila.
Koxkabilo: Txoriburua, ergela, pitoa.
Koskoilak hazkatzen : Nagi egoten dena. (Zuberoa)
Koskoilbakar: Muttiko ahula, indargea.
Koskoilgabe: Muttiko koldarra.
Koskoiltxo: Muttiko gaztea.
Lanpernajale: Mutilen atzetik dabilena.
Larrujole: Larrutan aritzen dena.
Larrujotzaile: Larrutan aritzen dena.
Larruketari: Larrutan aritzeko joera handia duena.
Larrumerke: Larrutarako beti prest dena. Edonorekin egiten duena.
Lizun: Sexu kontutan lohi samarra.
Lizundu: Sexu kontutan lohi samarra.
Lizunkero: Sexu kontutan lohi samarra.
Lizuntsu: Sexu kontutan lohi samarra.
Lukainkahandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Lukainkajale: Mutilekin egiten duena.
Lukainkazale: Mutilekin egitea maite duena.
Mailueder: Sexurako ongi armatua den mutila.
Mailutente: Larrutan aritzeko beti prest den mutila.
Maribideetako: Urdanga, puta.
Maribordel: Sexurako grina handia duena.
Maribuztan: Gizonen tresnaren atzetik dabilena.
Marigizon: Gizon itxurako emaztea.
Marijoxepa: Gizonekin dabilen gizona.
Marikandela: Larrutarako ongi prestatua den gizona.
Marikirtena: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Marikontxi: Gizonekin dabilen gizona.
Marikoskoil : Gizon itxura duen emakumea/neska. (Zuberoa)
Marimutil: Mutil itxura duen neska.
Marineska: Neska itxura duen mutila.
Maripittilin: Mutilekin larrutan ibiltzeko joera duena.
Maripittilintxo: Mutilekin larrutan ibiltzeko joera duena.
Maripittitto: Mutilekin larrutan ibiltzeko joera duena.
Maripotro: Gizon zikina, lohia. Ergel handia.
Maripotroso: Animaliapuska. Basa samarra. Ergela.
Maripotto: Emazte lohia. Ergel handia.
Maripottotta: Emazte lohia, Ergel handia.
Maripottorro: Neskekin larrutan ibiltzeko joera duena.
Maripotxingo: Neskekin larrutan ibiltzeko joera duena.
Maritaketa: Larrutarako ongi prestatua den gizona.
Maritxorta: Larrutan frangotan ibiltzeko joera duena.
Maritxu: Gizonekin dabilen gizona.
Mariurdanga: Urdanga handia, emagaldua.
Marixirri: Neskei xirri (edo zirri) egiten dien mutila.
Marizakil: Mutilen faborea eskatzen duena.
Marizikin: Lohia, urde zikina.
Marizirri: Neskei zirri egiten dien mutila.
Marizupo: Zakil handiko mutila.
Makilaluze: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Makilatente: ongi armatua den mutila.
Mastaeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
Mastatente: Larrutarako beti prest den mutila.
Mokorrandi: Sexurko ongi armatua den mutila. Ergel handia.
Musumerke: Edonorekin musuka ibiltzen den neskatoa.
Mutilantza: Mutil itxura duen neska.
Mutilbero: Larrutarako prest den mutila.
Mutileske: Mutilekin nahi duena.
Mutilgose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
Mutilkoi: Mutilen atzetik dabilena.
Mutilzale: Mutilen atzetik dabilena.
Neskabero: Larrutarako prest den neska.
Neskaeske: Nesken atzetik dabilena.
Neskagose: Neskekin larrutarako beti prest dena.
Neskakoi: Nesken atzetik dabilena.
Neskazale: Nesken atzetik dabilena.
Ñarrujotzaile: Larrutarako beti prest dena.
Ñarrumerke: Edonorekin egiten duena.
Ñarrutero: Larrutarako beti prest dena.
Olagarro: Neskei eskatu gabeko laztanak egiten dizkiena.
Olagarrohandi: Neskei eskatu gabeko laztanak egiten dizkien gizona.
Pailarda: Lizunkeriatan dabilen emaztea.
Pailart: Lizunkeriatan dabilen emaztea.
Patatabero: Larrutarako beti prest den emaztea.
Patatazikin: Emazte zikina, lohia, lizun handia.
Perret: Lizunkeriatan maiz dabilena.
Petroliobila: Larrutarako beti prest den mutila.
Pistolandi: Zakil handiko mutila. Larrutan ainitzetan dabilen mutila.
Pitilineske: Mutil bila dabilena.
Pitilinfesta: Mutil askorekin larrutan ibiltzen dena.
Pitilingorri: Larrutarako beti prest den mutila.
Pitilintxo: Gizona. Ergela.
Pito: Ergela.
Pitoeske: Mutilekin larrutarako dabilena.
Pitofandango: Sexurako erraza den mutila.
Pitofin: Larrutan ongi aritzen den mutila.
Pitogorri: Larrutarako beti prest den mutila.
Pitohandi: Ergel handia.
Pitogose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
Pitolodi: Zakil lodiko mutila.
Pitolore: Ergel handi-handia.
Pitonas : Astopotro. (Zuberoa)
Pitozakil: Gizon ergela.
Pitozakar: Gizon zakarra.
Pitozangar: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Pitozorrotz: Larrutarako beti prest den mutila.
Pittitto: Zakil handiko mutila.
Pittittoeske: Mutil bila dabilena.
Pittittofesta: Mutil askorekin larrutan dabilena.
Pittittogose: Mutilekin larrutarako dabilena.
Pittittozakar: Gizon zakarra.
Pittittozale: Mutilekin larrutarako dabilena.
Pittoliat : Ergel. (Zuberoa)
Popabero: Gizonekin dabilen gizona.
Popajole: Gizonekin dabilen gizona.
Popazale: Gizonekin dabilen gizona.
Potozorri: Neska zikina, ergela.
Potrobakar: Gizon ahula, indargea.
Potrobako: Koldarra. Gizona ez dena.
Potrobakotx: Gizon ahula, indargea.
Potrobiko: Gizona.
Potrogabe: Koldarra. Gizona ez dena.
Potrohandi: Gizon ergela, pito handia.
Potroso: Gizon ergela. Animaliapuska. Basa samarra.
Potrozikin: Gizon zikina, lohia.
Potrozorri: Gizon zikina, lohia.
Potrozuri: Gizon faltsua.
Pottobero: Larrutarako beti prest den emaztea.
Pottoeder: Larrutarako ongi armatua den neska.
Pottofin: Larrutan ongi aritzen den neska.
Pottohandi: Larrutarako ongi armatua den neska.
Pottozorri: Emazte zikina, lohia.
Pottorrobila: Larrutarako nesken atzetik dabilena.
Pottorroeske: Nesken bila dabilena.
Pottorrofesta: Neska askorekin larrutan dabilena.
Pottorrozale: Emazteekin larrutarako beti prest dena.
Pottottabegi: Nesken atzetik larrutarako dabilena.
Pottottabero: Larrutarako beti prest den emaztea.
Pottottaeske: Nesken bila dabilena.
Pottottafesta: Neska askorekin larrutan aritzen dena.
Pottottazale: Emazteekin larrutarako beti prest dena.
Puta: Urdanga. Emagaldua.
Putakume: Sasikumea, txakurkumea.
Putaseme: Sasikumea, txakurkumea.
Putaustel: Emazte bihozgabea.
Putazahar: Urdanga zikina.
Putazale: Putetan ibiltzen den gizona.
Putazikin: Urdanga zikina.
Sagarbiko: Emaztea. Emakumea.
Sexubero: Larrutarako beti prest dena.
Sexueske: Larrutarako beti prest dena.
Sexugose: Sexurako beti prest dena.
Sugeluze: Zakil handiko mutila.
Susa: Bero-bero dena.
Susaldu: Bero-bero dena.
Susara: Susa. Bero-bero dena.
Susapunttu: Larrutarako beti prest dena.
Taketabegi: Mutilen atzetik larrutarako dabilena.
Taketaeder: Sexurako ongi armatua den mutila.
Taketagose: Mutilen atzetik larrutarako dabilena.
Taketatente: Larrutarako beti prest den mutila.
Taketazikin: Edonorekin larrutan dabilen mutila.
Tentekor: Larrutarako beti prest den mutila.
Titiborobil: Titi handi-ederrak dituen neska.
Titieder: Bular ederrak dituen neska.
Titihandi: Bularrez ongi hornitua den emaztea.
Titimendi: Bularrez ongi hornitua den emaztea.
Trankagogor: Larrutarako beti prest den mutila.
Trankatente: Larrutarako beti prest den mutila.
Trankazantar: Zakil handiko mutila.
Txerrama: Urdanga, emagaldua.
Txilibito: Muttiko gaztea.
Txilibitoeder: Muttiko gaztea baina ongi armatua.
Txilindrin: Larrutarako beti prest den mutila.
Txirlabila: Nesken atzetik dabilena.Txirlaeske: Neska bila dabilena.
Txirlafesta: Neska askorekin larrutan egiten duena.
Txirlagoxo: Larrutarako ongi den neska.
Txirlajale: Neskekin larrutarako beti prest dena.
Txirulabero: Larrutarako beti prest den mutila.
Txirulatente: Larrutarako beti prest den mutila.
Txirulatxiki: Muttiko gaztea.
Txistorgabe: Muttiko gaztea. Gizona ez dena.
Txistorluze: Zakil handiko mutila.
Txistorrandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Txistubero: Larrutarako beti prest den mutila.
Txistuhandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Txistulodi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Txistutxiki: Muttiko gaztea.
Txokorrandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Txortaeder: Pertsona ederra, larrutarako tentagarria.
Txortafesta: Txortan maiz eta askorekin ibiltzen dena.
Txortafuego: Larrutan oso sutsua dena.
Txortagoxo: Pertsona ederra, larrutarako tentagarria.
Txortalari: Larrutarako beti prest den mutila.
Txortapronto: Larrutarako beti prest dena.
Ugerdo: Gizon lohia, zikina.
Ürdaina: Urdanga, emagaldua.
Urdama: Urdanga, emagaldua.
Urdanga: Puta, emagaldua.
Ürdardi: Emagaldua.Ürdaxka: Emagaldua.
Urde: Gizon lohia.
Urdeaketz: Gizon lohia, larrutarako beti prest dena.
Urdeustel: Gizon lohia.
Urdezikin: Gizon lohia.
Ustelzikin: Lohia, zikin samarra.
Uzkieder: Gizon gizonkoia.
Uzkibero: Gizonekin dabilen gizona.
Uzkigose: Gizonkoia.
Uzkimerke: Larrutarako beti prest den gizon gizonkoia.
Uzkimilikari: Gizonkoia. Losintxan aritzen dena.
Uzki-milizkatzaile: Nahi dena atzemateko edozein gauza egiteko prest dena.
Uzkipronto: Gizonekin dabilen gizona.
Uzkizale: Gizonekin dabilen gizona.
Uzki-zulatzaile: Gizonkoia, ematen duena.
Xakilixut: Larrutarako beti prest den mutila.
Xakiltxo: Gizona. Ergela.
Xakilxorrotx: Larrutarako beti prest den mutila.
Xikotzaile: Larru jotzailea.
Xilohandi: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
Xilobero: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
Xirrikitero: Neskei xirri (edo zirri) egiten dien mutila.
Xixklo: Ezgizona. Barrabilik gabea.
Zakil: Ergela, pitoa.
Zakilandi: Larrutarako ongi armatua den mutila. Ergel handia.
Zakilbegi: Mutilen atzetik dabilena.
Zakilbero: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakilbihurri: Larrutarako beti prest den mutila. Mutil bihurri samarra.
Zakilbila: Mutilen atzetik dabilena.
Zakildantza: Mutil askorekin larrutan dabilena.
Zakileske: Mutilen atzetik dabilena.
Zakilfandango: Larrutarako erraza den mutila.
Zakilfesta: Mutil askorekin larrutan ibiltzen dena.
Zakilfin: Larrutan ongi aritzen den mutila.
Zakilgorri: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakilgose: Mutilekin larrutarako beti prest dena.
Zakilgoxo: Mutil ederra, sexurako tentagarria.
Zakilkabi: Gizon askorekin larrutan aritzen dena.
Zakilkirten: Sexurako ongi armatua den gizonezkoa.
Zakil-lapa: Mutilen atzetik dabilena.
Zakilote: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakiluze: Zakil handiko mutila. Ergel samarra.
Zakilments: Gizon baboa, gizonmentsa.
Zakilmilikari: Gizonekin sexuan aritzen dena. Losintxan dabilena.
Zakilmotz: Muttiko gaztea.
Zakilpalu: Larrutarako ongi armatua den gizona. Ergela.
Zakilpastel: Gizon ergela, inozoa.
Zakilpistola: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakilpronto: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakiltente: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakiltrebe: Larrutan ona den mutila.
Zakiltxo: Muttiko gaztea.
Zakilzorrotz: Larrutarako beti prest den mutila.
Zakilzulo: Gizon askorekin larrutan aritzen dena.
Zakilzuri: Gizon faltsua.
Zakilzuzen: Larrutan ongi aritzen den mutila.
Zaldizakil: Sexurako ongi armatua den mutila.
Zeinuzain: Sexu bakartian ibiltzen den mutila.
Zerrama: Urdanga, emagaldua.
Zerripotro: Gizon zikina, lohia.
Zerripuska: Gizon zikina, ustela, lohia.
Zerrizirri: Neskei zirri zikinak egiten dizkieten mutilak, edo alderantziz.
Zikin: Lohia.
Zikinzulo: Neska lohia, edonorekin ibiltzen dena.
Zikiro: Barrabilak galdu dituena. Koldar handia.
Zikiratu: Koldartua.
Zilindrin: Larrutarako beti prest den mutila.
Zirikapotro: Gizon zirikatzailea, zipoteroa.
Zirikazakil: Neskak tentatzen edota berotzen ibiltzen den mutila.
Zirrikitero: Neskei zirri egiten dien mutila.
Zirrizikin: Zirri zikinak egiten dituena.
Zizarenhandi: Larrutarako ongi armatua den mutila.
Zozkor: Larrutarako beti prest den mutila. Zakil handiko mutila.
Zozkordun: Zakil handiko mutila.
Zulobero: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
Zulobila: Larrutarako beti prest den mutila.
Zulopronto: Larrutarako beti prest den emaztea. Gizonekin dabilen gizona.
Zupo: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Zupohandi: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Zupote: Zakil handiko mutila. Ergel handia.
Zupotero: Larrutarako beti prest den mutila.
Zurrupatxirla: Neskekin larrutan egiteko beti prest dena.
Zurrupazakil: Gizonkoia.

Oharrak:
Mila esker irain biduma honetan lagundu didaten Allande Sokarros, Iñaki Martiartu eta Xerar Urrutia adiskideei.

Irakurle, sexuarekin loturiko irain gehiago ezagutzen baduzu, idatz ezazu hona horren berri emateko. Irainarekin batera, ahal baduzu, azal ezazu zein den bere erranahia, eta ahal izanez gero, non erabiltzen den. Milesker aitzin-aitzinetik.

/