Ruben Pascual
Ruben Pascual

Orange Capital

Gasteiz herri bihurtuta, mukuru bete da izena aldatu berri dioten Andre Mari Laranjaren plaza.

Botoa eskatzeko ekitaldietan ez bada, ez omen du garrantzirik hitz egiteak. Lan politikoa egiteagatik (eta torturapeko deklarazioetan oinarrituta) espetxera joango diren gazteek ez dute, antza, hitz erdirik ere merezi ordezkari politiko gehienen ahotan.

Aipatzen ez dena existitzen ez dela pentsatuko dute askok eta txintik ere ez diegu entzun han-hemenka boto eske dabiltzanei. Ezer esan gabe, asko adierazten duen isiltasuna.

Milaka pertsonek erakustaldi gogoangarria eman dute berriz ere: duintasuna eta desobedientzia, elkar harturik eta laranjaztaturik. Elkar ezagutzen ez duten norbanakoak, besoak elkar loturik, harresia osatuz eta helburu kolektibo baten alde indarra eginez.

Nork esango ote zigun koloretako ileorde eta mozorroekin ere egin daitekeela?

Herri honek, baina, aspaldi ikasia du desobedientzia dela lege injustuei eta esaneko nahi gaituztenei aurre egiteko bidea.

Bihar #LIBRE izateko, gaur #ResistGasteiz.

 

Bilatu