Ariane Kamio
Ariane Kamio
7k-ko editorea

24 ordu eta gero

Zer ekartzen dion herri harresiak kanpainari. 24 ordu eta gero egin beharreko hausnarketa. Hasteko eta behin; ez dut uste aurreprogramatutako gertakizuna izan denik. Hots, epaitegien erabakiaren ondotik izan den gertakizunen bilakaera bat dela, eta horretan egutegiek malgutasun gutxi dutela agintzeko ahalmenean.

Jendetza batu zen Gasteizen. Hori ere ukaezina. Desobedientzia pasiboa. Indarkeriarik eza. Horixe zen gakoetako bat. Herri babesa ematea aurretik espetxerako bidea hartuko zutela aski asimilatua zuten hiru gazteen alde. Emaitza ere aurreikus zitekeen. Eserita, kateatuta, babes eremuan zeuden herritarrak nola hala handik mugiaraztea. Berritasunik ez. Tentsioa deitzen zaiona gainditu zuten momentuak.

Zer ekartzen dion herri harresiak kanpainari. Bada, kanpainak inoiz edo behintzat oso gutxitan eragiten duen zerbait. Elkartasuna bere espresiorik altuenean. Loalditik esnatutako gizarte masa baten berpiztea. Zailtasunari aurre egin ondoren datorren asperen gozoa. ‘Subidoia’, indarra, gorakada, klimaxa, zirrara, antsietatea... Nahi bezala deitu. Ilusioa da azken batean berriz piztutakoa.

24 ordu eta gero egin beharreko bigarren hausnarketa. Guardia Zibilaren operazioa «terrorismoa goratzea» egozten zaien lagunen aurka. Eta horrek ere zer ekartzen dion kanpainari. Alde batetik edo bestetik, eragina ere izango baitu.

Bilatu