Ariane Kamio
Ariane Kamio
7k-ko editorea

Aldaketa (?)

Esan beharra dut kanpaina honetan entzun dudan hitzik errepikatuena dela. Aldaketa. Alderdi guztietara zabaldutako epidemia izan da. Eta argudioak dituzte horretan zentratuta. Besteen aurka jokatzeko arma bihurtu da, tiro azkarra eta eraginkorra. Parrandatik etxera itzuli eta oraindik musikaren oihartzunak belarrietan txistu desatsegina eragiten duenean bezalakoa. Goizaldeko ordu txikietan komunean txiza egiten entzuten den txistu madarikatua. Ohera sartu eta txistu berberak buru barruan jarraitzen dueneko modu berean. Aldaketa, aldaketa, aldaketa, aldaketa...

Diskurtsoa hutsu da baina azken denboran eta hitzak berak dakarren eraginkortasuna hankaz gora jarri da. Inon nolabait jarri bada behintzat.

Amorruz entuzten dut aldaketa hitza. Nonahi. Empoderamentu diskurtso baten buruan jarritako garaikurrezko elea. Eta pertsonalizatutako hitza. Batek baino ez du lortuko, matematika horien arabera, aldaketa hori burura eramatea. Gizarte oso bat horren beharraz jabetu izan ez balitz bezala; aspaldidanik eskatua izango ez balu bezala.

Aldaketaren abanderatuei, eskaera bat. Egun, etengabeko aldaketan bizi garenean, askotxo dira oraindik iragan mendetik arrastaka datozen inertziei jarraibidea ematen dieten alderdi politikoak. Estatikoki eta estrategikoki kaiolatik atera gabe, eta ateratzeko nahirik gabe, aska beretik jan eta jan ari direnak. Atea zabaldu ezean, nekez etorriko da ezer desberdinik herri honetara. Bitartean, kaka leku berean egiten jarraituko dugu-eta.

Bilatu