Ariane Kamio
Ariane Kamio
7k-ko editorea

Errua

Igandea. Maiatzak 17. 12.00. #ResistGasteiz. Desobedientzia. Erresistentzia. Eskubideak. Defentsa. Ahotsa. Oihua. Aldarrikapena. Elkartasuna. Indarra. Malkoak. Agurrak.

ERRUA Errua gaitza da. DNAn doan kodea. Edonor sentitu da errudun bere ibilbideko momenturen batean. Une batez izan bada, gaitzerdi. Erru iraunkorra = heriotza tantaka.

Samatik zintzilik ezin eraman. Beste norbaiti pasa behar. Eta errudun senti dadila. Askapena ekarriko du horrek. Ardurak eskualdatu, mapak irauli eta bertsioak apaindu, moldatu. Tortura. Testigantzak. Atxiloketak. Inkomunikazioa. Abokatua. Epailea. Kartzela.

Mesfidantza bolo-bolo ustezko ezkerreko-erdiko bi alderdietan. Denis Itxaso (PSE): «EAJk dio beste gobernu bat nahi duela; ez naiz fio Egibarrez, ordea». Laura Perez (Podemos-Ahal Dugu): «Nola fidatuko gara hainbeste aldiz traizio egin digutenekin?». ("Berria"n irakurriak ondoko denak)

Kofiantza eskuineko alderdi ziurretan. UPN: «Esparzaren ustez, UPN da ‘foruen defendatzaile bakarra’». PP: «PPk ez du zalantzan jartzen AHTa Bilbora iritsiko dela, ‘Rajoyk hala dioelako’».

Asteazkena. Maiatzak 13. 13.54. #M24. Desmemoria. Iragazkia. Zuria. Ziurra. Konbentzimenduzkoa. Harroa. Garaipena. Etika. Morala. Hutsunea. Irainak. Manipulazioa. Gezurrak.

Errumania. Errugbia. Errukia. Errusia. ERRUAren zantzurik inon ez...

 

Bilatu