Alex Areizaga

Euskal Harriaren ABDak. Azaroak 5 Estreinaldi Mundiala.

Euskal Harriaren ABD-a proiektuak laster ikusiko du argia. 26 film laburrez osaturiko proiektua da; euskal abezedarioaren letra banarekin lotutako filmak izango dira, Euskal Herri osoko pertsonek eginak. Horietako bat, dakigunez, Urretxuko eta Zumarragako KKinzona irratiko eta Gaztetxeko lagunek eginikoa da, eta beste bi Zarauzko Putzuzulo Gaztetxekoek eginak. Eta beste 23 gehiago daude!! Ez galdu euskal sormenaz gozatzeko aukera paregabe hau.

Azaroak 5ean izango da estreinaldi mundiala, eta azaroak 13an 7 probintzietan ikusi ahal izango da, aldi berean. Ondoren, herrietan eskaintzeko asmoa dago.

Adi egon eta gozatu!