Bastidako Herri Ikastetxeak eta Virgen de Toloño gurasoen elkarteak bultzatutako komunitate-proiektu bat da aurrekoa. Bideoklip hau, Bastida eskolak aurrera eramaten duen 'Zurrumurruen Aurkako Estrategia'ren aldeko ildoan dago barnebildua...
Aurtengo maiatzean izango den Ibilaldiaren antolaketa lanetan murgilduta dago Lekeitioko Azkue ikastola. Hori probestuz, egungo hezkuntza ereduak kolokan jarri eta bestelako hezkuntza ikuspegi bat landu nahi du ikastola lekeitiarrak.
Gida hiru funts nagusitan oinarritzen da: inklusioa ikasleen eskubide gisa; hezkuntza eredu hori jendarte inklusiboa eta kohesionatua lortzeko zutabe gisa; eta, azkenik, hezkuntzak haur guztiei ikasketarako eta garapenerako aukera berberak eman behar dizkiola sinestea.
\r\n
Besteak beste APNABI-Autismo Bizkaiarekin zein EHUrekin elkarlanean osatutako lanak gai hauek lantzen ditu: esklusiotik inklusiora doan bidean emandako pausoak; inklusioa filosofia orientatzaile gisa; inklusioa sustatzeko gakoak eta baliabideak; eta familiak eta ikasleak hezkuntzako eragile aktibo gisa.