Jostari blog naiz

Azpeitiko Ernai: "Idatzi zuk ere gutuna!"

Ernai gazte antolakundeak antolatuta, Denak ala inor ez dinamikaren baitan, eskutitz idazketa egingo da abenduaren 24an Azpeitin, 17:00tatik aurrera plazan.

Azpeitiko Ernaik Uztarria herri aldizkariaren atarian publikatu duen oharra:

'Denak ala inor ez' dinamikaren baitan, eskutitz idazketa egingo da abenduaren 24an, 17:00tatik aurrera plazan.

Honez gain, astean zehar taberna eta lokaletan egongo dira postalak prestatuta, nahi duenak idazteko aukera izan dezan. Beraz, animatu eta idatzi zuen gutuna preso, iheslari eta deportatuei.

Guretzat bi minutuko gauza bat dena, beraientzat ilusio handia delako!