Jostari blog naiz

Durangaldeko hainbat gazteren errealitateaz bideoerreportajea

Gatazkaren konponbideaz eta garai berriez hitz egiten den honetan, Durangaldeko hainbat gaztek bizi duten egoeraz erreportajea egin du eskualde horretako Ernaik.

Erreportajea egiteko argudioak ere eman dituzte:

Euskal Herriko gatazkaren ondorioak gainditu eta gatazka politikoa konponbidera eramateko garaia da. Urte luzez gure herria Madrid eta Parisko agintarien eskuetan txontxongiloen antzera erabili izan dute. Gatazkaren konponbidean preso eta iheslarien etxeratzea ezinbestekoa da, dagokien izaera eta aitortza politikoa eskuratu eta herri honek merezi duen hitza lortzeko.