Gotzon Aranburu preso azpeitiarraren aita, Joxe Aranburu Txata eta bikotekidea elkarrizketatu dute Azpeitiko Ernaiko gazteek Denak ala inor ez dinamikaren barnean, eta Uztarria.com-en jarri dute ikusgai. 12 urte daramatza Aranburuk herritik kanpo, eta espetxean bizi izan dituen urte gogorren berri ematen du Txatak bideoan:
Joseba Segurola Xegu preso azpeitiarraren arreba eta bikotekidea ere elkarrizketatu dituzte Azpeitiko Ernaiko gazteek, eta Uztarria.com-en jarri dute bideoa ikusgai. 14 urte daramatza Xegu-k herritik kanpo, eta horrek gurasoengan bereziki, baina gertukoengan oro har, duen eraginaz hitz egiten du haren arreba Marijok:
Jabi Agirre euskal preso politiko azpeitiarraren senideekin izandako elkarrizketaren idatzizko bertsioa ere zintzilikatu zuten.