Jostari blog naiz

Kolore, kolore ta gazte guztiak...

Azaroaren 23an, larunbata, Zumaiako gazte asanbladaren zortzigarren urtemuga ospatuko dute ZUGAko gazteek. Aurrerapen modura eta deialdia luzatzeko honako bideoa osatu dute:

Egun osoko egitaraua antolatu du ZUGAk:

  • 11.30ean hasi eta egun osoan zehar gazteen arteko olinpiadak.
  • 14.30ean bazkaria (txartelak Metro, Nikol eta Leize tabernetan daude salgai).
  • Jarraian, kantu herrikoiak.
  • 18.30ean kalejira.
  • 22.30ean kontzertuak: Atxurre punk-erromeria taldea eta karaokea